Itxi

Zinemaldia 2024

Igande honetan

Glenn Closek jaso du Donostia Saria

Erredakzioa

Bere ibilbidea saritzen duen lehena da, eta Rodrigo Garcia zuzendariaren eskutik jaso du. Gizakien arteko maitasunaren aldeko aldarrikapena egin du Closek ekitaldian.

05:32
Glenn Closek Donostia Saria jaso du

Glenn Close aktore estatubatuarrak Zinemaldiko Donostia Saria jaso du igande honetan, bere ibilbidea saritzen duen lehena. 'Albert Nobbs' filma aurkeztu berri du jaialdian, eta Rodrigo Garcia pelikulako zuzendariaren eskutik jaso du saria aktore ezagunak. Kursaal jauregian bildutako publikoak txalo-zaparrada batekin hartu du estatubatuarra.

Bere ibilbidea saritzen duen lehen saria izanda, ''ohorea'' dela esan du aktoreak, eta gizakien arteko maitasunaren aldeko aldarrikapenarekin eskertu du. ''Gabon, pozten nau Donostian egoteak'' hitzekin ireki du Closek hitzaldia, eta jaialdiari eskerrak eman dizkio. Zinema talde-lana dela esan du, eta kamerari, ile-apaintzaile eta makillatzaileen lana ere nabarmendu du . Amodioaren beharra ere azpimarratu du mintzaldian, eta gizakien arteko loturaz aritu da. ''Gorrotoa izugarri suntsitzailea da'', gaineratu du.

Idazten eta publikoari pertsonaiak eskaintzen jarraitzea agindu du, eta Kursaalen zegoen bere alabaz ere gogoratu da: ''ohorea da zure ama izatea'', esan dio alabari.

Beste hainbat izarrek jaso dute aurretik Donostia Saria: Julia Roberts (2010), Meryl Streep (2008), Woody Allen (2004), Robert de Niro (2000), Francis Ford Coppola (2002), Lauren Bacall (1992), Bette Davis (1989) edo Gregory Peck (1986), besteak beste.

'Albert Nobbs'

Goizean, Sail Ofizialetik kanpo,  'Albert Nobbs' filmea aurkeztu du prentsaurreko batean. Duela 20 urte antzerkian egindako pertsonai bera egin du lan honetan.

"Bakarrik dagoen jende desberdinaren biziraupenari buruzko istorioa da", azaldu du Closek, "eta horregatik egin nahi izan dut". Honen esanetan, Rodrigo Garcia filmearen zuzendariak "emakumeei paper interesagarriak eskaini ohi die". Aktore estatubatuarrak azaldu duenez, gustatu zaio Rodrigo Garcia zinemagilearekin lan egitea.

Glenn Close larunbat honetan heldu da Donostiara, Rodrigo Garciak zuzendutako 'Albert Nobbs' lana aurkezteko. Irlandan, XIX. Mendean, girotuta dago eta hotel batean lana lortzeko gizonezkoen antza hartzen duen emakume baten istorioa du mintzagai. Mia Wasikowska, Aaron Johnson, Janet McTeer, Pauline Collins, BrendaFricker, Jonathan Rhys Meyers eta Brendan Gleeson aktoreekin egin dulan Closek.

'Fatal Atracttion' eta 'Dangerous Liaisons' filmen protagonistak Oscar sarien bost hautagaitza lortu ditu baina orain arte, ez du golardorik irabazi.