Itxi

Zinemaldia 2024

Telebistarako pelikula

EITBk 'El precio de la libertad' estreinatu du Zinemaldian

Erredakzioa

Mario Onaindiaren bizitza du lanak hizpide. ETBk bi zatitan emango du: lehena, astearte honetan 'La Noche De' bereziaren barruan; eta bigarrena, datorren asteko asteazkenean.

00:28
'El precio de la libertad' lanaren estreinaldia, Victoria Eugenian

Zinemaldiaren 59. edizioaren baitan, 'El precio de la libertad' telebistarako filma estreinatu du EITBk. Mario Onaindiaren bizitza du lanak ardatz, eta Ana Murugarrenek zuzendu du. Victoria Eugenia antzokian egin dute aurkezpena, ETBren galan.

Quim Gutierrez dugu bertan protagonista, Mario Oraindiaren paperean. Andres Herrera da Teo Uriarte, Mikel Losada Txutxo Abrisketa, Leyre Berrocal
Esozi Leturiondo, Chete Lera Isidro Infante, Xavi Boada Roson ministroa eta Patricia Urrutia, berriz, Ustaranen emaztea.

Joaquin Trincadok ekoitzi du filma, Luis Mariasen gidoiarekin. 80ko eta 90eko hamarkadetan elkarrekin egin zuten lan biek, zenbait zinema proiektu ezagunetan, tartean 'Todo por la pasta' filmean. Oraingo honetan, Carlos Gusi 'Celda 211' pelikulako argazki zuzendaria ere lan taldean izan dute.

ETBk bi zatitan emango du: lehena, astearte honetan 'La Noche De' bereziaren barruan; eta bigarrena, datorren asteko asteazkenean.