Itxi

Zinemaldia 2024

Sari banaketa

Zinemaldiko Urrezko Maskorra, faborito argirik gabe

Erredakzioa

Kore-eda, Davies eta Urbizu dira kinieletan ageri diren izenetako batzuk. Estreinakoz, larunbateko itxiera ekitaldian jakinaraziko dituzte irabazleak. Jarraitu gala, 20:30etik aurrera, eitb.com-en.

01:21
'Bihotzaren arrazoiak' Arturo Ripsteinen lanak itxi du Sail Ofiziala

Eman beharrekoa emanda dago. Larunbat honetan, hilak 24, bukatuko da Zinemaldiaren 59. edizioa. Aurten, lehen aldiz, itxiera ekitaldian jakinaraziko dituzte irabazleak. 20:30ean izango da gala, eta eitb.com-ek zuzenean eskainiko du.

59. edizio honek ez du faborito argirik. Horrelakoetan arriskutsua izaten da kinielak egitea; dena den, prentsak eta publikoak eduki badute gustuko lanen zerrenda.

Kore-eda zuzendari japoniarraren 'Kiseki (Nahi nuke)', 'Itsaso urdin sakona' Terence Davies britainiarraren lana eta 'Bakerik ez gaiztoentzat' Enrique Urbizuren azken pelikula dira gehien errepikatzen diren izenak. 'Bidegabeko mundua' lan greziarra eta 'Rampart' estatubatuarra ere zerrendetan daude.

Urbizuren lanak gizonezko aktore onenaren atalean ere eman dezake zeresana, Jose Coronadok bertan egindako lanagatik. Aktore espainiarraren Santos Trinidad polizia heterodoxoak, dena den, lehiakide gogorra izango du aurrean: Woody Harrelson. Azken honek ere poliziarena egin du, 'Rampart' pelikulan.

Emakumezkoen artean, gauzak zertxobait argiago omen daude, María León aktoreak zirrara eragin baitu 'Ahots lokartua' Benito Zambranoren azken pelikulan.