Itxi

Zinema

31. edizioa

"Peninsula" korear filmak irekiko du Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea

eitb.eus

“Train to Busan” filmaren bigarren zatia da. Urriaren 30etik azaroaren 6ra izango da Donostiako zinema jaialdia.

  • "Peninsula"

    "Train to Busan" filmaren jarraipena da "Peninsula"

Train to Busan 2: Peninsula (2020) Yeon Sang-ho zuzendariaren film korearrak inauguratuko du, urriaren 30ean, Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea.

Train to Busan (2016) film biziaren sekuela bat da Peninsula. Aurrekoa bezala Yeon Sang-hok zuzendutako lana udan estreinatu da Hego Korean, eta izugarrizko arrakasta izan du.

Kartela

Bestalde, Javier Botet da aurtengo jaialdiko kartelaren protagonista. Bentrilokuo bihurtu dute Botet oraingoan, beldurrezko zinemaren historian zehar agertu diren panpina guztiei omenaldi egiten dien kartel honetan.

2020ko Astean, panpinak erakusten dituzten generoko klasiko batzuk proiektatuko dituzte eta panpinak protagonista izango dira Alegiazko izakiak erakusketan ere; Okendo Kultur Etxean egongo da ikusgai irailaren 25etik azaroaren 9ra, eta Tolosako Topic Museoko txotxongiloak ikusi ahalko dira bertan.

Filmak

Film luze hauek ere ikusi ahalko dira: Benny Loves You (Karl Holt. Erresuma Batua), Meander (Mathieu Turi. Frantzia), La nube (Just Philippot. Frantzia), PG: Psycho Goreman (Steven Kostanski. Kanada), Sea Fever (Neasa Hardiman. Irlanda-AEB-Erresuma Batua-Suedia-Belgika) eta Tailgate / Bumperkleef (Lodewijk Crijns. Herbehereak).