Itxi

Zinema

‘Noveau cinéma basque’

Euskal zinemagintzari eskainitako saila antolatu du Toulouseko Cinespaña jaialdiak

eitb.eus

‘Noveau cinéma basque’ sailean ez ezik, Film Dokumental Onenaren atalean ere agertuko da euskal zinemak, Oskar Alegriak “Zumiriki” erakutsiko baitu

  • "Zumiriki"

    "Zumiriki" erakutsiko du Oskar Alegriak

Cinespaña Okzitaniako Tolosan espainiar zinemagintzari eskaintzen dioten jaialdiak euskal zinemagintzaren atzerabegirako bat antolatuko du, 'Nouveau cinéma basque' izenarekin. Jaialdia ostiralen hasiko da, urriaren 2an, eta hilaren 11ra bitarte iraungo du.

Euskal Herrian euskaraz eta gazteleraz egindako fikzioa, dokumentala, film luzeak eta laburrak jasoko ditu atalak, lau sailetan banatuta: 'Moriarti', izen bereko ekoiztetxearen lan esanguratsuenak bilduko dituena ('80 egunean', 'Loreak', 'Handia' eta 'La trinchera infinita'); 'Fictions' (‘Amama’ Asier Altunarena eta ‘Negociador’ Borja Cobeagarena); 'Documentaires', dokumentalgintzan azken urteotan izandako izenburu esanguratsuak jasoko dituena ('Mudar la Piel' Ana Schultz eta Cristobal Fernandezena, 'Converso' David Arratibelena eta 'Emak Bakia baita' Oskar Alegriarena); eta 'Court-Métrages - Cuerpos, gritos y escenas de vida', emakumeek eginiko film laburrak bilduko dituena ('Euritan' Irati Gorostidi eta Arantza Santestebanena, 'Gure Ormek' Las Chikas de Pasaikena, 'Andrekale' Sra Polaroiskarena, 'Lursaguak' Izibene Oñederrarena eta 'Cuerpos #1 Santa Águeda' Mirari Echavarrirena).

Gainera, Oskar Alegria zinemagile nafarraren 'Zumiriki' dokumentala Film Dokumental Onenaren sariaren lehiarako hautatu dute.