Zinema
Solasaldia
Enrique Urbizuren 'Bakerik ez gaiztoentzat', Zineguneak programan
Erredakzioa
Zuzendariarekin eta Mitxel Gaztanbide gidoigilearekin pelikularen inguruan hitz egiteko eta eztabaidatzeko aukera izango dute ikusleek. Ortiralean Donostian egongo dira, eta, larunbatean, Bilbon.
Euskadiko Filmategiak urte hasieran abian jarri zuen Zineguneak programak bederatzigarren saioa izango du asteburu honetan. Oraingoan 'Bakerik ez gaiztoentzat' pelikularen xehetasun guztiak gertutik ezagutzeko aukera eskainiko dute, Enrique Urbizu zuzendari bilbotarrarekin eta Mitxel Gaztanbide gidoigilearekin.
Zinemaldiko Sail Ofizialean estreinatu zuten Jose Coronado protagonista duen 'thriller' beltza, eta joan den irailaren 23tik dago ikusgai zinema-aretoetan.
Zineguneak programaren edizio berri hau Donostian eta Bilbon egingo dute: ostiral honetan Gipuzkoako hiriburuko Koldo Mitxelenan izango da hitzordua, 19:30ean. Larunbatean, aldiz, Bilboko Bidebarrieta liburutegian egongo dira, 18:00etan. Jose Luis Rebordinos Zinemaldiko zuzendaria arituko da arituko da aurkezle lanetan.