Itxi

Zinema

Filmatzea

Imanol Uribek Ignacio Ellacuriaren hilketa jorratuko du "La mirada de Lucía"n

Agentziak | Erredakzioa

Donostiar zuzendaria Nafarroan hasiko da filmatzen Juana Acosta, Carmelo Gomez eta Karra Elejalde protagonista izango dituen pelikula.

  • Imanol Uribe eta Juana Acosta

    Imanol Uribe, Juana Acosta zuzentzen. Argazkia: Mikel Larrea.

Imanol Uribe “La mirada de Lucía”, Ignacio Ellacuria eta bere kide jesuitak El Salvadorren hil zituzteneko lekuko bakarraren benetako istorioa kontatzen duen pelikula, filmatzen hasi da Nafarroan, besteak beste Juana Acosta, Carmelo Gomez eta Karra Elejalderekin.

“Ni El Salvadorren jaio izana, jesuitekin ikasi izana eta Ellacuria eta bere taldea miretsi izana daude pelikula honen iturburuan”, adierazi du Uribek.

Thriller estiloan kontatua, pelikulak “belaunaldi bat aztoratu zuten gertakari hauek” kontatzen ditu, baina, testuinguru politiko eta sozialaz haratago, pertsonaien istorioa bat da, gerran dagoen herrialde batean egia eta justizia lortzeko egiten duten borrokari eta une izugarri hori atzean uzteko irrikari buruzkoa”.   

Horrela, Juan Acosta Lucia izango da, hiltzaileak konturatu gabe kasualitatez hilketa ikusi zuen garbitzailea. Lucia, gertakari horien lekuko bakarra, El Salvadorretik kanpo bizi da oraindik, zehaztu ez duten toki batean, eta bertan berregin du bere bizitza.

Bestalde, Karra Elejalde Ellacuria izango da, Jesusen Lagundiko kideekin batera “gerrillari eta orduan herrialdean irmoki agintzen zuen diktadura militarraren aurrean askapenaren teologia aldarrikatu zuen eta  gutxien zutenei ahotsa eman zien euskal apaiza”.

“Hainbat urte” daramatza Uribek proiektua prestatzen, eta udaberrian bertan behera utzi behar izan zuten, Kolonbian errodatzen hastear zirela, koronabirusaren ondorioz.

Nafarroan hasi dira filmatzen, eta Kolonbian jarriko dute, “El Salvadorren bertan oso zaila izango bailitzateke istorioa hau egitea”.