Gizartea -

Ellacuría auziaren epaia

133 urteko espetxe zigorra Montanorentzat, Ellacuria eta beste 4 jesuita hiltzeagatik

Bost delitu egotzi dizkiote Montanori, guztiak "hilketa terroristekin" lotuta. Hain zuzen ere, 26 urteko kartzela zigorra ezarri diote hilketa horietako bakoitzagatik.

Auzitegi Nazionaleko epaileak epaia irakurtzen. Argazkia: ETB
133 urteko espetxe zigorra Montanorentzat, Ellacuria eta beste 4 jesuita hiltzeagatik
Ignacio Ellacuriaren eta beste lau jesuitaren hilketak egotzi dizkiote Montanori

2:02

EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionalak 133 urte eta hiru hilabeteko espetxe zigorra ezarri dio Inocencio Orlando Montano El Salvadorko Defentsa ministrorde eta armadako koronela izandakoari, 1989an Ignacio Ellacuria Liberazioaren Teologiaren ideologoetako bat eta beste lau jesuita hiltzeagatik.

Zigor Arloko Salaren epaiak dioenez, Montanok bost hilketa egin zituen (Ignacio Ellacuria, Ignacio Martin Baro, Segundo Montes Mozo, Armando Lopez Quintana eta Juan Ramon Moreno Pardo jesuitena). Horietako bakoitzagatik 26 urte, 8 hilabete eta egun bateko zigorra jaso du.

Epaileen arabera, El Salvadorko beste jesuita bat, unibertsitateko sukaldaria eta bere 15 urteko alaba ere hil zituen, baina AEBk ez dituenez hilketa horiengatik estraditatu, ezin izan dizkiote krimen horiek leporatu.

BIDEOA | Ellacuria auziaren epaiak oihartzun politiko handia izan du El Salvadorren

Ellacuria auziaren epaiak oihartzun politiko handia izan du El Salvadorren
Ellacuria auziaren epaiak oihartzun politiko handia izan du El Salvadorren
Ellacuria auziaren epaiak oihartzun politiko handia izan du El Salvadorren

2:9

Azaroaren 15eko gaua

Azaroaren 15etik 16ra zihoan gauean (1989), ofizialek (besteak beste, Segurtasun Publikoko ministro ohiak) bilera egin eta orduantxe erabaki zuten Ellacuria hiltzea eta "lekukorik ez uztea".

Gauerdia igarota, soldaduak Eskola Militarraren kanpoaldean batu ziren, eta Rene Yusshy koronelak fusil bat eman zien. Beraien asmoa Nazio Askapenerako Farabundo Marti Fronteko (FMLN) kideak erruduntzat jotzea zen, hau da hilketak haiei egoztea. Behin jesuitak hilda, gatazka militarra egon izanaren zantzuak uzteko ere eskatu zien Yusshyk.

Gauzak horrela, apaizen egoitzara gerturatu ziren ofizialak, eta handik atera bezain laster lurrera botatzeko agindua eman zieten jesuitei. Une horretan, Ellacuriari, Barori eta Montesi tiroka hasi zitzaien ofiziala. Geroago, beste hiru apaizak hil zituzten.

Bien bitartean, unibertsitateko sukaldaria zelatatzen gelditu zen sarjentua ere tiroka hasi zen, eta sukaldaria eta bere alaba hil zituen.

Fernando Andreuren epaiak dio gertakari horiek epaitzea Espainiako Justiziari dagokiola, biktima espainiarren aurkako hilketa terroristak izan zirelako.

Montanoren parte-hartzea

Esku artean zituzten frogak aztertu ostean, auzitegiak ebatzi du zortzi hilketak azpilanean prestatu zituztela, alegia, antolatuak, adostuak eta Indar Armatuetako kideek agindutakoak izan zirela.

Orlando Montano izan zen, hain zuzen, erabakia hartu zuenetako bat, eta berak agindu zituen hilketak.

Auzitegi Nazionalak ezinbestekotzat jo du Rene Yusshy Mendoza teniente ohiaren lekukotza, izan ere, hilketetan parte hartu izana onartu zuen hark.

BIDEOA | eitb.eus izan da mundu osoan Montanoren epaiketa zuzenean eskaini duen hedabide bakarra

eitb.eus izan da mundu osoan Montanoren epaiketa zuzenean eskaini duen hedabide bakarra
eitb.eus izan da mundu osoan Montanoren epaiketa zuzenean eskaini duen hedabide bakarra
eitb.eus izan da mundu osoan Montanoren epaiketa zuzenean eskaini duen hedabide bakarra

1:10

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala Justizia Unibertsala Epaiketak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Latinoamerika Giza eskubideak Erailketak Ignacio Ellacuriaren hilketa argitzeko epaiketa