Itxi

Zinema

Azkuna Zentroan

Pier Paolo Pasoliniren film esanguratsuenak eskainiko dituzte Bilbon, ziklo batean

N.V. | EITB Media

Azkuna Zentroko zikloaren emanaldi guztiak jatorrizko bertsioan izango dira, gaztelaniazko azpitituluekin, eta sarrerek 5 euroko prezioa izango dute.

  • Pier Paolo Pasolini

    Pasoliniren hamar film eskainiko dituzte Azkuna Zentroan. Argazkia: Azkuna Zentroa.

Bilboko Azkuna Zentroaren Zinematekak 'Pier Paolo Pasolini. Poesia zinema egina' izenburuko zikloa antolatuko du urtarrilaren 13tik martxoaren 18ra bitarte, asteazken eta ostegunetan.

Zinematekak zinemagile handien atzera begirako saioak antolatu ditu orain arte, besteak beste, John Ford, Pedro Almodóvar, Samuel Fuller, Michelangelo Antonioni, Buster Keaton, Dorothy Arzner, Theo Angelopoulos, Juan Antonio Bardem, John Huston, Charles Chaplin eta Christine Vacho egileenak.

Orain, Pier Paolo Pasoliniri eskainitako ziklo monografikoa urtarrilaren 13tik martxoaren 18ra izango da, eta zinemagile italiarraren ekoizpen zinematografiko zabaleko lan ospetsuenetako batzuk eskainiko dituzte, 35 mm-tan proiektatuta: 'Accatone', 'Il Vangelo secondo Matteo', 'Uccellacci e uccellini', 'Edipo re', 'Teorema', 'Medea', 'Il Decameron', 'I racconti di Canterbury', 'Il fiore delle mille e una notte' eta 'Salò o le 120 giornate di Sodoma'.

Emanaldi guztiak jatorrizko bertsioan izango dira, gaztelaniazko azpitituluekin, eta sarrerek 5 euroko prezioa izango dute.

Gainera, Zinematekaren programazioa Mediateka BBKra zabaldu da, eta Pier Paolo Pasoliniren lanari buruzko hainbat film eta liburu kontsultatu eta maileguan har daitezke bertan.