Itxi

Zinema

Martxoak 15-20

"Dardara"k Punto de Vistaren hamabosgarren edizioa irekiko du

N. V. | EITB Media

Marina Lameiroren filma Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiak eskainiko dituen ehun filmetako lehena izango da.  

  • "Dardara"

    Punto de Vistatik pasatu eta gero, ostiralean zinema aretoetara iritsiko da "Dardara"

Gaur, martxoaren 15ean, Punto de Vista Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiaren hamabosgarren edizioa abiatuko da, eta Iruñea ez-fizkiozko zinemaren erdigunean izango da, horrenbestez, sei egunez.

Saioak aurrez aurre zein on line izango dira, eta, besteak beste, zinemagile hauen pelikulak eskainiko dituzte: C.W. Winter, Ute Aurand, Ana Vaz, Pedro G. Romero, Da Hee Kimm, Mike Hoolboom, Pablo Marín eta Miranda Pennell.

Halaber, jaialdiak hainbat ekintza osagarriz jantziko ditu proiekzio zinematografikoak, hala nola artisten arteko elkarrizketak, dantza ikuskizunak, musika eta hitzaldiak. Guztira, 100 pelikula eskainiko dituzte sail ezberdinetan: Sail Ofiziala, Atzera Begiradak, Paisaia, X Films, Foku Garaikideak eta Hezkuntza Programa.

Gainera, Sail Ofizialeko 32 pelikuletako bost beste inon baino lehenago ikusiko dira Punto de Vistan, besteak beste, “Dardara” Marina Lameirok Berri Txarrak taldearen agur biran filmatutako pelikula.

MARINA LAMEIRO ETA GORKA URBIZURI ELKARRIZKETA, "DARDARA" PELIKULAZ

"Berri Txarrakek sentiarazi eta biziarazten dituen emozioak ditu ardatz 'Dardara'k"

Punto de Vistako ekitaldiak zortzi egoitzatara iritsiko dira: Baluarte, Plaza, Nafarroako Filmategia, Iruñeko Planetarioa, Civivox Kondestablea, Gayarre antzokia, Oteiza Museoa eta Nafarroako Unibertsitatea Museoa.