Publizitatea
Itxi

2021/04/08

12:47

Zinema

Artium

Zinemaren kanonetik at gelditu diren emakume zinemagileen filmak, Gasteizen

N. V. | EITB Media

Larunbatean abiatuko dute, Artium museoan, “Zinema feministaren historiak” zikloa. Proiekzioen aurretik, aurkezpenak egingo dituzte.

  • "Nación", Margarita Ledó

    "Nación" Margarita Ledoren filma ekainaren 5ean emango dute

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Gasteizko Artium Arte Garaikidearen Euskal Zentro Museoak 'Hasieratik. Zinema feministaren historiak' zikloaren bigarren edizioa hasiko du larunbatean, apirilaren 10ean. Emakume zinemagileak eta beren filmak aurkeztea da helburua, "zinemaren historia kanonikotik kanpo geratu baitira eta aldarrikatu beharra baitago".

Sail berri honetan, Chantal Akerman, Josefina Molina, Margarita Ledo, Barbara Hammer, Diana do Teixeiro, Helke Sander, Nina Menkes eta Claire Simon zuzendarien lanak izango dira ikusgai, apiriletik ekainera eta udako oporren ondoren.

Lehen hiru emanaldiak apirilaren 10ean (News from home, Chantal Akerman), maiatzaren 8an (Función de noche, Josefina Molina) eta ekainaren 5ean (Nación, Margarita Ledo) izango dira, 18:30etik aurrera, eta 2 euroko sarrera ordaindu beharko da.   

Film bakoitzaren proiekzioaren aurretik, zinemaren, artearen edo literaturaren munduarekin lotutako pertsona batek zuzendariaren aurkezpena egingo du. Zikloa Tabakalera eta Artium museoaren arteko lankidetza da.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena