Zinema
Musika dokumentalak
Fermin Muguruzaren 'Next Music Station: Morocco', Donostian ikusgai
Erredakzioa
Urtarrilaren 12tik 15era egingo dute Dock Of The Bay jaialdiaren bosgarren edizioa. 'Queen-days of our lives' eta 'The sacred triangle: Bowie, Iggy & Lou' lanak ere eskainiko dituzte.
-
Fermin Muguruza
Fermin Muguruzaren 'Next Music Station: Morocco' pelikula Dock Of The Bay Donostiako musika dokumentalen jaialdian eskainiko dute aurten. Joan den azaroan, Estatuko dokumental onenaren saria irabazi zuen Muguruzak Bartzelonako In Edit jaialdian.
Urtarrilaren 12, 13, 14 eta 15ean egingo dute Dock Of The Bayren bosgarren edizioa, eta euskaldunaren lanarekin batera, hainbat film proiektatuko dituzte Donostiako Antzoki Zaharrean eta Trueba zinema-aretoetan. Besteak beste, 'Talihina Sky: The Story of Kings of Leon' (Stephen C. Mitchell, AEB, 2011), 'Quiero tener una ferretería en Andalucía' (Carles Prats, Espainia, 2011), 'The Sacred Triangle: Bowie, Iggy & Lou 1971-1973' (Alec Lindsell, Erresuma Batua 2010), 'The Black Power Mixtape 1967-1975' (Göran Hugo Olsson, Suedia- AEB, 2011) , 'Queen - Days of Our Lives' (Matt O'Casey, Erresuma Batua , 2011), 'Toots and The Maytals - Reggae Got Soul' (George Scott, Erresuma Batua,2011) eta 'Last Days Here Don Argott' (Demian Fenton, AEB, 2011) dokumentalak ikusteko aukera egongo da. Azken honek atzerriko dokumental onenaren saria eskuratu zuen In Edit 2011 jaialdian.
Donostiako FNAC Forumean, berriz, 'Morente', 'Metal: A Headbanger´s Journey', 'Pearl Jam Twenty' eta 'Lemmy' lanak eskainiko dituzte.
Dock of the Bay jaialdiaren bosgarren edizio honetan ez da faltako zuzeneko musika. Hau da Donostian egongo diren kontzertuen programazioa:
AUDIENCE: Antzoki Zaharrean, urtarrilaren 8an.
JOHN DOE + RAFAEL BERRIO: Gazteszenan, urtarrilaren 12an.
Dock of the Bay Festa, urtarrilaren 13an: Buenawista Djak, Le Bukowskin.
SLIM CESSNA´S AUTO CLUB; Le Bukowskin, urtarrilaren 14an.