Itxi

Zinema

Sariak

'Pa Negre', Oscar sarietatik kanpo

Hautatu dituzten bederatzi pelikuletatik, bost aukeratuko dituzte hilaren 24an eta horiek izango dira saria irabazteko lehian izango direnak.

  • 'Pa Negre'. Argazkia: Zinemaldia

    'Pa Negre'. Argazkia: Zinemaldia

Hollywoodeko Zinema Akademiak Agustí Villarongaren 'Pa Negre' katalana Oscar sarietarako lehiatik kanpo utzi du. Bederatzi Goya sari eskuratu zituen iazko edizioan. Horrela, ez da Espainiako pelikularik izango zinemaren industriaren gala garrantzitsuenean

Hollywoodeko Akademiak bederatzi film aukeratu ditu atzerriko film onenari sailean, Oscar sarietako 84. edizioarei begira. Los Angeleseko Kodak antzokian emango dituzte otsailaren 26an.

Bederatzi sailkatu hauetatik, bost aukeratuko dituzte hilaren 24an eta horiek izango dira saria irabazteko lehian izango direnak.

Aukeratutako filmak hauek dira: Michael R. Roskam zuzendariaren 'Bullhead', 'Monsieur Lazhar' kanadarra (Philippe Falardeau da zuzendaria), Ole Christian Madsenen 'Superclásico' daniarra, Wim Wendersen 'Pina' eta Asghar Farhadi iraniarraren 'A Separation'.

Gainera, Joseph Cedar israeldarraren 'Footnote', Roschdy Zem marokoarren 'Omar Killed Me', Agnieszka Holland poloniarraren 'In Darkness' eta Wei Te-Sheng taiwandarraren 'Warriors of the Rainbow: Seediq Bale' ere daude zerrendan.