Zinema
Estreinaldiak
Michael Fassbender eta Daniel Radcliffe, elkarrekin zinema-aretoetan
Iragan Zinemaldian aurkeztu zuen Fassbenderrek 'Shame' eta asteko estreinaldien artean dago 'La mujer de negro' eta Liam Neesonen 'Infierno blanco' filmekin batera.
Michael Fassbenderrek iragan Donostiako Zinemaldian aurkeztu zuen "Shame" pelikula eta zinema-aretoeta heldu da aste honetan. Gainera, Daniel Radcliffe Harry Potterren aztiaren papera egin zuenak "La mujer de negro" aurkezten du eta Liam Neeson "Infierno blanco" filman agertzen da, Alaskako mendietan grabatutako drama. Hauek dira asteko estreinaldiak.
Michael Fassbenderrek (Veneziako zinemaldiko aktore onenaren saria eskuratu zuen paper honengatik) luxuzko aktore-zerrendaren buru agertzen da "Shame" lanean, Carey Mulliganekin batera, 2010ko Oscar sarietarako hautagaia. Steve McQueenen ("Hunger" eta "Exodus") azken lana da. Gainera, filmaren gidoigilea da Abi Morganekin batera.
Mundu mailan ezagun egin zen Daniel Radcliffe Harry Potterren aztiaren paperean, baina paper horregatik aldendu nahi da Daniel Radcliffe "La mujer de negro" estreinaldiarekin. Beldurrezko film bat da, Ciarán Hindsek ("Camino a la perdición") eta Janet McTeerek ("Songcatcher") parte hartuko dute.
Liam Neeson "La lista de Schindler" filmeko protagonista, pantaila handira bueltatu da "Infierno Blanco" lanarekin. Dramaz beteriko akziozko pelikula da, Ian McKenzieren "Ghost Walker" ipuin laburrean oinarritua. Joe Carnahank ("El equipo A") zuzentzen du eta Dermont Mulroney eta Frank Grillo aktoreek parte hartzen dute.
Samuelek (Gilles Lellouche) hiru urte ematen ditu "Cuenta atras" lanean, polizia-zainketan dagoen gaixo bati ospitaletik irtetzen laguntzeko. Bere emaztea haurdun dago eta bahituta dute: bere bizitza arriskuan dago lortzen ez badu.
Heldua, baina heldutasunik gabekoa, horrelakoa da Mavis Gary (Charlize Theron) "Young Adult" pelikulako protagonista. Gazteentzako literatura idazlea da eta bere jatorrizko herrira bueltatzen da, iraganeko garaiak gogoratzeko eta institutuko amodio bat berreskuratzeko.
"Viaje al centro de la tierra 2: la isla misteriosa", 2008an estreinatutako lanaren bigarren atala da. Sean Andersonen eta bere ugazaitaren abenturak dira: irrati-seinale misteriotsu bat jarraitzen dute eta irla eder batean azaltzen dira, izaki mehatxatzaileekin.
"Hello! How are you?", Italiak, Espainiak eta Errumaniak (duela urtebete estreinatu zuten han) elkarrekin egindako lan bat da eta Dana Voicu, Ionel Mihailescu eta Paul Diaconescu ditu protagonistak, Alexandru Mafteiren zuzendaritzapean.