Zinema
Gasteiz
Artium Euskadiko Filmategiaren programazioaren egoitza egonkorra izango da aurrerantzean
N. V. | EITB Media
Bilboko Arte Ederren Museoari eta Donostiako Tabakalerari batuko zaizkio horrela, eta 'Euskal emakume zinemagileak I' zikloarekin hasiko da elkarlana Gasteizen, urriaren 14an.
-
Tabakalerari eta Bilboko Arte Ederren Museoari batuko zaizkio
Artium Gasteizko Arte Garaikidearen Euskal Zentro Museoa Euskadiko Filmategiaren programazioaren egoitza egonkorra izango da aurrerantzean, Bilboko Arte Ederren Museoarekin eta Donostiako Tabakalerarekin batera.
Artiumen eta Euskadiko Filmategiaren arteko lankidetza urriaren 14an abiatuko da, 'Euskal emakume zinemagileak I' zikloarekin, eta bederatzi euskal emakume zinemagileren lanak ikusi ahal izango diren abendura bitarte.
Film hauek ikusteko aukera izango dira: 'Urte ilunak' (Arantxa Lazkano, 1992), 'Denboraren gibelean' (Mirentxu Purroy, 1993), 'Kamarada' (Julia Juániz, 2019), 'Mariposas en el hierro' (Bertha Gaztelumendi, 2012), 'Varados' (Helena Taberna, 2019), 'Zeru horiek' (Aizpea Goenaga, 2005), 'Erlauntza' (Mireia Gabilondo, 2020), 'Todo está oscuro' (Ana Díez, 1997) eta 'Lucius Dumben berebiziko bidaia, giza eskubideak dira zure tresnarik onena' (Maite Ruiz de Austri, 2013).
Emanaldietarako sarrera 3,50 eurokoa izango da.