Itxi

Zinema

Fantasiazko zinema, Bilbon

Aurtengo Fantropia saria, Kike Maillo 'Eva' filmeko zuzendariarentzat

Hiru Goya sari eskuratu zituen lanak joan den edizioan. Jorge Guerricaechevarria, Alex Angulo eta Desiree de Fez izango dira 2012ko FANT jaialdiko epaimahaiko kideak.

  • Kike Maillo. Argazkia: Fant

    Kike Maillo. Argazkia: Fant

FANT jaialdiaren 18. edizioak Kike Maíllo zuzendari katalanari emango dio generoaren barruan gorako bidean doazen artistak saritzen dituen Fantrobia saria. Zuzendariak hiru Goya lortu dituen Eva bere lehen film laburra aurkeztuko du Bilbon maiatzaren 9an.

Kike Maíllok eta Lluís Castellsek, Eva filmeko efektu berezien arduradunak, zineko efektu digital eta bereziei buruzko maisu eskola bat emango dute.

Jorge Guerricaechevarria gidoilariak, Alex Angulo antzezleak eta Desirée de Fez zine kritikariak osatuko dute maiatzaren 4tik 11ra ospatuko den FANT Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren epaimahaia.