Itxi

Zinema

ZINEMA ARETOAK

Sarrerak 3,50 euroan EAEn eta Nafarroan, maiatzaren 3tik 5era egingo den Zinemaren Jaian

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Txartelak prezio murriztuan lortzeko, ikusleek izena eman beharko dute Zinemaren Jaiaren webgunean, 14 urtetik beherakoek eta 60 urtetik gorakoek salbu.

  • Arteako zinema aretoa

    Arteako zinema aretoa. Artxiboko argazkia: @arteanet

Pandemiak bi urteko etena eragin ostean, bueltan da Zinemaren Jaia. Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako zinema aretoetarako sarrerak 3,50 euroan eskuratu ahalko dira maiatzaren 3an, 4an eta 5ean.

Sarrerak prezio murriztuan lortzeko, ikusleek aurrez izena eman beharko dute Zinemaren Jaiaren webgunean, 14 urtetik beherakoek eta 60 urtetik gorakoek salbu. Aipaturiko pertsona taldeak tramite hori egitetik salbuetsita egongo dira.

Txartelen aurretiazko salmenta maiatzaren 2an (astelehena) hasiko da Interneten, bai zinema aretoen webguneetan eta baita Internet bidezko ohiko saltokietan ere.

Maiatzaren 3an, asteartean, Zinemaren Jaiaren lehendabiziko egunean, leihatilan eta aretoen atarietako salmentarako kutxazainetan eskuratu ahalko dira sarrerak.