Zinema
Surfilm Festibal
Hamar urtez, surfez blai
Surfilm ez da zinema hutsa, kultura eta kirola uztartzen dituen jaialdia da: Europako honelako jaialdirik zaharrena.
Hamargarren edizioa du aurten Surfilm Festibalek eta Europako honelako jaialdirik zaharrena da. Aurten gainera, krisiaren gainean surfeatu eta inoizko programaziorik indartsuena prestatu omen dute.
Santxo Rodrigez zuzendariak esan duenez, Surfilm ez da zinema hutsa, kultura eta kirola uztartzen dituen jaialdia da; surfa, zinea, erakusketak, tailerrak eta kontzertuak izango dira denon eskutan hurrengo egunotan.
Surfilm inoiz baino indartsuago dator eta egitaraua bi zatitan banatu dute; lehena bihartik, hilaren azken egunetik, ekainaren 2ra artekoa, eta hurrengo fasea ekainaren 6tik 10era.
Festibalari sarrera egiteko Skateistan filmaren proiekzioa eskainiko da ostegun gauean Trueba zineman, Donostiako Gros auzoan. Australiar kuadrila bat Kabulera joan eta bertan du skatean haurrei irakasteko eskola sortu dute. Jatorrizko bertsioan emango dute eta euskarazko azpidatziak izango ditu.
Mikel Laboari ere omenaldia egingo diote Itsasoa eta lehorra deitu dioten proiektuarekin, tradizioa, modernitatea, musika, kirola, sentsibilatea, Olatu Garbiak markoaren barruan uztartuko dira.
Guardetxea espazioan ere festa itzela antolatu dute larunbaterako. Eta hamaika ikuskizun, tailer, erakusketa etab.