Itxi

Zinema

Afrikaldia

12 pelikula, Afrika Gasteizera gerturatzeko

N. V. | EITB Media

Afrikar Zinemen Jaialdiak fikziozko sei film luze eta sei dokumental eskainiko ditu Arabako hiriburuan urriaren 3tik 8ra.

  • "I am Samuel" dokumentala emango dute Sail Ofizialean, besteak beste

    "I am Samuel" dokumentala emango dute Sail Ofizialean, besteak beste

Afrikaldia Afrikar Zinemen Jaialdia Gasteizera iritsiko da urriaren 3tik 8ra, eta Afrikako kultura eta izaera gerturatuko dizkio publikoari hitzaldi-eztabaiden eta hamabi filmaren bidez.

Florida zinema aretoek 20 herrialderen artean ekoitzitako fikziozko sei film luze eta sei dokumental proiektatuko dituzte: I am Samuel, Otti, Feathers, Le dernier refuge, Femmes suspendues, Une histoire d'amour et de desir, Dans la maison, Mlungu wam, Nous etudiants, Freda, The rumba kings eta Vuta n'kuvete.

Pelikula guztiak gaztelaniazko azpidatziekin ikusi ahalko dira, eta Otti (asteartea), Femmes suspendues (asteazkena), Dans la maison (osteguna) eta Mlungu wam (ostirala) euskaraz azpidatzita ere ikusi ahalko dira.

Gainera, Montehermoso jauregian ikus-entzunezko profesionalen topaketak, hitzaldi zikloa eta eztabaida saioak izango dira.

Aurten, jaialdiko epaimahaiko kideak dira Katixa de Silva Ruiz de Austri ekoizlea, Armando Buika aktorea eta Arantza Ibarra zuzendaria. Beraiek aukeratuko dute Sail Ofizialeko film onena bigarren edizio honetan.