Itxi

Zinema

Izendapenak

"Tula" film laburra ez da Oscarretan lehiatuko

N. V. | EITB Media

Beatriz de Silva gasteiztar zinemagilearen pelikula ez da izango Film Labur Onenaren Oscar saria irabazteko bost lan izendatuetako bat, nahiz eta aurresailkapenean zegoen.

  • "Tula"

    "Tula"

"Tula" Beatriz de Silva gasteiztar zinemagilearen filma ez da egongo Benetako Irudietako Film Labur Onenaren Oscar saria irabazteko izendatuen artean, Akademiak gaur iragarri duenez.

Film horrek Tularen istorioa du kontagai, nesken eskola batean komunak garbitzen dituen emakumearena. Halako batean, bere eguneroko bizitza irauli egingo da, zentroko zuzendariaren 14 urteko alabak haurdun dagoela esaten dionean.

Hollywoodeko Akademiak martxoaren 13an emango ditu bere sariak, Euskal Herrian martxoaren 14ko goizaldea dela.