Zinema
Lan berriak zinema-aretoetan
Denverreko tiroketak Batmanen estreinaldia ilundu du
Erredakzioa
'El Caballero Oscuro: La leyenda renace' filma zinema-aretoetara iritsi da. Estreinaldia ilundu egin da, Denverren pelikula horren emanaldi batean mozorrotutako gizon batek 12 pertsona hil ondoren.
Batman heroiaren trilogiaren azken atala ostiral honetan iritsi da pantaila handietara, baina Denverreko tiroketak estreinaldia ilundu du.
Mozorrotutako gizon bat zinema-areto batean sartu eta gutxienez 12 pertsona hil eta 40 eta 50 zauritu ditu, Batmanen azkeneko pelikula ikusten ari ziren bitartean.
Pelikula denboraldiaren estreinaldi garrantzitsuenetako bat da, eta aurreko atalek lortutako diru-etekinak erraz gaindituko dituela espero da. Christopher Nolanek zuzendu du eta Christian Bale da bertan protagonista. ‘'Sagurzar-gizonari” buruz egindako azken pelikula da 'El Caballero Oscuro: la leyenda renace'.
Christopher Nolanek kritikariak eta ikusleak liluratu ditu trilogiarekin. Bidaia 2005ean hasi zen ‘Batman Begins’ pelikularekin. 2008an ‘El Caballero Oscuro’ estreinatu zuten eta gaur, bidaia hasi eta zazpi urte geroago, amaierara heldu da ‘El caballero Oscuro: La leyenda renace’ lana kaleratuta.
Pelikula Bruce Waynek Gotham Hiria utzi eta zortzi urte geroago kokatzen da. Azken atalean aurpegi berriak ikus ditzakegu adibidez, Anne Hathaway ‘Catwoman’en paperean eta Tom Hardy ‘Bane’ gaiztoaren rolean. Biek Dent Legeak Gotham Hirian ezarritako bakea hausteko helburua dute, Batman Gotham Hirira bueltatzera behartuz.
Beste estreinaldiak
Bestetik, Anna Paquin ‘Margaret’ dramaren protagonista da. Lisa (Paquin) New Yorken bizi den ikaslea da, Margaret auto-istripu batean hil da eta erruki sentitzen da. Pelikulak Lisa gazteak familia, lagun eta irakasleen kontra altxatuko da. Lisa heldu bihurtzearen ardurak onartu beharko ditu.
Berninale eta Sundanceko jaialdietatik igaro ondoren, ‘El irlandes’ pelikula iritsi da zinema-aretoetara. Gerry Boyle (Brendan Gleeson) komedia honen protagonista da. Herri txiki bateko polizia parranda zalea. FBIko polizia bat herrira ailegatzen denean, gauzak aldatuko dira.
Krisi ekonomikoa gainean dugula, zinema-aretoetara iritsi da 'Desechos' komedia espainiarra. Fernando Tejero, Adria Collado eta Eric Frances dira protagonistak, eta bi pisukidek aurrera egiteko dituzten zailtasunak ditu hizpide. Hirugarren kide bat etxean hartu beharko dute, alokairua ordaintzeko arazoei aurre egiteko.