Publizitatea
Itxi

2012/09/09

10:51

Zinema

Palmaresa

'Pietà' filmak Urrezko Lehoia irabazi du Veneziako Mostran

Erredakzioa

The Master filmako zuzendariak Zilarrezko Lehoia irabazi du, eta filmaren bi protagonistei, Philip Seymour Hoffmani eta Joaquin Phoenixi, Aktore Onenaren saria eman diete.

01:19
Kim Ki-duken 'Pietà' filmak irabazi du Urrezko Lehoia Veneziako Mostran
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Kim Ki-Duk zuzendari hegokorearraren Pietà filmak irabazi du Veneziako 69. Mostrako Urrezko Lehoia; filma onenaren saria, alegia. Zilarrezko Lehoia The Master filma estatubatuarraren zuzendariarentzat izan da, baina Aktore Onenaren Volpi Kopa ere.

Beraz, The Masterrek sari nagusietako bi lortu ditu: Paul Thomas Anderson zuzendariak eta filmako bi protagonistek, Philip Seymour Hoffmanek eta Joaquin Phoenixek, ere aktore onenaren saria partekatu dute.

Urrezko Lehoia Ki-Duk filmako zuzendariak berak jaso du, Veneziako Lidoko Jauregian. Pelikula parabola bat da eta muturreko kapitalismoak pertsonen arteko harremanak nola suntsitzen dituen kontatzen du. Zuzendariak sariagatik eskerrak eman ditu Hego Koreako kanta bat "a capella" eran abestuz.

Sari gehiago

Emakumezko Aktore Onenaren Volpi Kopa Hadas Yaron israeldarrari eman diote, Lemale et Ha'Chalal filma egindako lanagatik. Epaimahaiaren Sari Berezia Austriak, Frantziak eta Alemaniak ekoitzitako Paradies: Glaube filmak irabazi du. Zuzendaria Ulrich Seidl da.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena