Zinema
Zinema jaialdia
Carlos Saura protagonista Zinebiren hasieran
Bilboko Zine Dokumental eta Laburmetraia Nazioarteko Zinemaldiak Carlos Saura omenduko du irekiera ekitaldian. Gainera, Sail Ofizialean parte hartuko duten zortzi euskal film labur eskainiko dituzte.
Bilboko Zine Dokumental eta Laburmetraia Naizoarteko Zinemaldiak Carlos Saura omenduko du irekiera ekitaldian. Gainera, Sail Ofizialean parte hartuko duten zortzi euskal film labur eskainiko dituzte.
72 film labur eta luze lehian. Horixe eskaintzen du ostiralean ofizialki hasiko den Zinebik, Bilboko film labur eta dokumentalen nazioarteko zinemaldiak. Orduan Carlos Saura omenduko dute. Sail Ofizialean parte hartuko duten zortzi euskal film laburrak eskainiko dituzte gaur.
Aurten 3.500 pelikulak eman dute izena Zinebin parte hartzeko. 72 hautatu dituzte lehiaketarako, zortzi euskal zinemagileenak dira. Animazioa aparteko indarra hartzen ari da Zinebin.
Urrezko eta Zilarrezko Mikeldia irabaztea dute helburu pelikula hauek guztiek. Baina lehiaz aparte, zinema dokumentalean eta film laburretan badago zer ikusirik. Honela, Bertoko Begiradak atalean Euskal Herrian orain gutxi egindako bost ekoizpen aurkeztuko dituzte.
Zinebiren 54. edizioak bi nobedade izango ditu. Infoworld izeneko atala eta Beautiful Docs izenekoa. Lehendabizikoan, lehiatik kanpo geratu diren film laburrak ikusgai, eta bigarrenean berriz, film luze dokumentalak. Krisi egoera honetan gainera, kostu txikiko ekoizpenari buruzko tailerra antolatu du Zinebik. Bitarteko gutxirekin zinema nola egin erakusteko.
Krisiak halere ez duela Zinebiren etorkizuna baldintzatuko agindu dute Udaletik. Aurtengo Zinebin, Carlos Saura zuzendari espainiarra eta Patrice Chereau frantziarra omenduko dituzte.