Itxi

Zinemaldia

Jaialdia

"Perlak" Zinemaldiaren sail independente izango da

Horrela, mota guztietako zinema-proposamenei irekitako atal bihurtu da Zabaltegi. Espainian estreinatu gabeko urteko film luzerik onenen sorta hautatua izango da Perlak.

  • Zinemaldiko alfonbra gorria. Argazkia: EITB

    Zinemaldiko alfonbra gorria. Argazkia: EITB

Irailaren 20tik 28ra bitartean egingo den Donostia Zinemaldiaren 61. ediziotik aurrera, orain artean Zabaltegi atalaren zati izan den Perlak izeneko film sorta atal independente bilakatuko da. Espainian estreinatu gabeko urteko film luzerik onenen sorta hautatua izango da Perlak, kritikak txalotuak nahiz nazioarteko beste zinemaldi batzuetan sarituak, betiere.

Perlak ataleko film guztiek dute Publikoaren saria jasotzeko aukera izango dute. Ataleko film bakoitzaren lehen proiekzio publikora agertzen diren ikusleek emango dute saria.

Publikoaren saria filma Espainian banatzen duen erakundearentzat izango da, eta bi sarik osatzen dute: lehen saria, 60.000 euro-koa, boto gehien biltzen dituen filmarentzat, eta 20.000 euro-ko bigarren saria, ikusleen boto gehien jasotzen dituen eta osorik nahiz zati batean Europan ekoitzitako film onenarentzat.

"Zabaltegi", berriz, urteko zinema-proposamen harrigarrienei eta erakargarrienei irekitako atal bihurtu da. Lehiaz kanpoko atal honetan ez dago arau formalik ezta gai-mugarik ere.

Hala, berriro heldu nahi dio Zinemaldiak Zabaltegiren jatorrizko izaerari, atzera ere programazioaren barruko benetako gune ireki izan dadin.

Erabaki horrekin Zinemaldiak iaz hasitako atalen berritzearekin jarraitu nahi du; orduan, izan ere, Zuzendari Berriak atal independente egin baitzuen.