Zinemaldia
Maria Cristina hotela
Benning eta Stone, Donostiara heldu diren aurreneko izarrak
Erredakzioa
Stonek Donostia Saria irabazi zuen iaz. Benning alfonbra gorriko protagonista nagusietako bat izango da ostiraleko hasiera ekitaldian.
-
Oliver Stone AEBetako zuzendaria. EFE
Annette Benning AEBetako aktorea eta Oliver Stone zuzendaria Donostiara heldu dira dagoeneko.
Aktorea alfonbra gorriko protagonista nagusietako bat izango da ostiraleko hasiera ekitaldian. Maria Cristina hotelaren atarian beste behin ere sinpatia azaldu du Benningek; izan ere, kazetariak eta jarraitzaileak agurtu ditu.
Stone zuzendaria ostiralean hasiko den 61. edizioan izango da. Iragan edizioan Donostia Saria eskuratu zuen eta Savages pelikula aurkeztu zuen John Travolta eta Benicio del Tororekin batera. Edizio berri honetan izango da, Alexander: The ultimate cut eta The untold history of the United States sail dokumentala aurkeztuko ditu.
Annette Bening AEBetako aktorea. Argazkia: EFE
Ordu batzuk lehenago Todd Haynes epaimahai ofizialeko presidentea, David Byrne zuzendaria eta Paulina Garcia aktorea eta epaimahaiko kidea heldu dira. Ondoren Cesc Gay Puig, Juan Jose Campanella eta Chin Han heldu dira.