Publizitatea
Itxi

2013/09/23

13:08

Zinemaldia

Dokumentala

'DSS 1813-2013', Donostiako azken 200 urteotako kronika soziala

Erredakzioa

Lana Formattoo Mediak, Orio Produkzioak ekoiztetxeak, EiTBk eta RTVEk egin dute elkarlanean.

  • 'DSS 1813-2013' dokumentaleko irudia.

    'DSS 1813-2013' dokumentaleko irudia.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

DSS 1813-2013 dokumentala aurkeztu dute, Donostiako Zinemaldian. Donostia erre, suntsitu eta berreraiki erabaki zuteneko Bigarren Mendeurrena dela aitzakiatzat hartuta, berrehun urteotako kronika soziala bildu du lanak. Dokumentala Victoria Eugenia antzokian izango da ikusgai, 20:30ean, euskaraz.

DSS 1813-2013 Formattoo Mediak, Orio Produkzioak ekoiztetxeak, EiTBk eta RTVEk egin dute elkarlanean. Horrez gainera, Donostiako Udalak ere hartu du parte. Gainera, erakundeak efemeride honen oroitzapena egiteko antolatu duen programazioaren barne dago.

Dokumentalaren abiapuntua 1813ko Donostiako hiriaren sutearen atarian kokatzen da. Ondoren, hiriaren egituran eta gizarte mailan izandako aldaketetan, eta kultur bilakaeran erreparatuko dute. Elkarrizketa eta testigantzak, soinu artxiboak, zine irudiak eta argazkiak jaso dituzte lan honetan. Donostiako Zinemaldian eta euskal zinematan eskaini ondoren, ETBn eta TVEn emango da.

"DSS 1813-2013 ez da dokumental historikoa. Hiriaren suntsiketaren 200. urtemuga dela eta, Donostiako eguneroko bizitza erakusten duen postal xumea da", adierazi du Joseba Ortega zuzendariak.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena