Itxi

Zinemaldia

Aurkezpena

Bajo Ulloa: 'Txantxak egitea ere debekatuta dugu'

Erredakzioa

Maria Cristina hotelean antolatutako festa batean, euskal zinemagileak Rey gitano izeneko film berrian lanean ari dela iragarri du.

1:13

Juanma Bajo Ulloa euskal zinemagileak (Alas de mariposa, 1992) Donostiako Zinemaldia astindu du astearte honetan. Bajo Ulloak Rey Gitano izenburua duen film luze berria prestatzen ari dela iragarri du.

"Umorea aldarrikatzen dugu; izan ere, txantxak egitea ere debekatuta dugu", esan du Bajo Ulloak (Gasteiz, 1967). "Herrialde honetako zinema helburu komertzialek estaltzen duten diktadura eta zentsura baten agintepean dago (...). Orain pertsona batek ez du zure pelikula zentsuratzen, filmatzea debekatzen dizute", gaineratu du.

"Ikusleei barrea eragiteko lan egiteko garaia da zinemagileontzat. Orain arte, politikariek eta monarkiak egin dute hori", azaldu du.

Maria Cristina hotelean antolatutako festa batean, euskal zinemagilea Rey gitano filmatzen ari den lantaldearekin agertu da proiektuaren berri emateko.

Zehaztasunik eman ez duen arren, Bajo Ulloak zinta berriaren nondik norakoak azaldu ditu, eta, Galiziako eta Andaluziako ekoizleei esker, lana era "libre eta independentean" egingo duela esan du. "Eusko Jaurlaritzak Airbag filma egiteko eskaini ez zidan babesa lortu nahiko nuke orain", esan du.

Rey gitano "komedia baldarren itzulera" izango dela gaineratu du zinemagileak.