Itxi

Zinemaldia

AZKEN ORDUKO BAJA

Helena Bonham Carter ez da azkenean Zinemaldira etorriko

Erredakzioa

Itxiera galan, "The Young and Prodigious T.S. Spivet" filmaren estreinaldian, egongo zela iragarri bazen ere, azkenik aktore britainiarra ez da Donostiara etorriko.

  • Helena Bonham Carter

    Helena Bonham Carter aktorea, Oscar sarien banaketa ekitaldi batean. Argazkia: Efe.

Helena Bonham Carter "The Young and Prodigious T.S. Spivet" filma itxiera galan aurkezteko etortzekoa zen, baina, azkenean, ezingo da Donostian egon, agenda arazoak direla medio.

"The Young and Prodigious T.S. Spivet" filmaren mundu mailako estreinaldia irailaren 28an izango da, Donostiako Zinemaldiaren amaierako galan. Aurkezpenean, Jean-Pierre Jeunet filmeko zuzendaria eta Kyle Catlett protagonista izango dira, bai Kursaal auditoriumean, bai Belodromoan.

Filma Jean-Pierre Jeunet zinemagile frantziarraren azken lana da. Aurretik, zinemaren klasiko garaikide handietako bat, "Amelie" (2001), "Delicatessen" (1991), "La cité des enfants perdus" (Haur galduen hiria, 1995) eta "Alien Resurrection" (1997) egin ditu, besteak beste.

Filma hiru dimentsiotan filmatuta dago, eta T.S. Spivet du protagonista, Montanako arrantxo batean bizi den hamabi urteko jenioa. Kartografiarako eta asmakarietarako duen talentu izugarriak laster izango du ordaina. Zientzia-erakunde batek prestigio handiko saria emango dio eta herrialde erdia zeharkatu beharko du haren bila joateko.