Itxi

Zinemaldia 2024

Aurkezpena

13 film, Zinemaldian Kutxa-Zuzendari Berriak saria lortzeko

Erredakzioa

Nazioarteko kideek osatutako epaimahai batek ebatziko du 50.000 euroko sariaren irabazlea nor den. Besteak beste, Roberto Caston zinemagilearen ("Ander") azken filma aukeratu dute.

1:25

Gaur, Zuzendari Berriak saila osatuko duten filmen zerrendako lehen hamahiru filmak aurkeztu ditu Jose Luis Rebordinos Donostiako Zinemaldiko zuzendariak. Kutxa-Zuzendari Berriak sailaren irabazleak 50.000 euro jasoko ditu. Nazioarteko epaimahai batek aukeratuko du irabazlea.

Zuzendari Berriak sailean, aurtengo Zinemaldian, zinemagile belaunaldi berri bateko ordezkariek beren ibilbidean egindako lehenengo edo bigarren pelikula aurkeztuko dute, eta, besteak beste, Roberto Caston (“Ander”) zuzendariaren azken pelikula izango da hautagai.

Film hauek hautatu dituzte: “Chrieg” (Simon Jaquemet, Suitza), “In her place” (Albert Shin, Kanada – Hego Korea), “Kain Gyermerkel” (Marcell Gero, Hungaria – Frantzia), “Kak menya Zovut” (Nigina Sayfullaeva, Errusia), Limbo (Anna Sofie Hartmann, Alemania), “La madre del cordero” (Rosario Espinoza, Enrique Farias, Txile), Modris (Juris Kursietis, Letonia – Grezia – Alemania), “Una noche sin luna” (Germán Tejeira, Uruguai, Argentina), “No todo es vigilia” (Hermes Paralluelo, Espainia – Kolonbia), “Toto si surorile lui” (Alexander Nanau, Errumania), “Los tontos y los estúpidos” (Roberto Castón), “Urok” (Kristina Grozeva, Petar Valchanov, Bulgaria) eta “Vincent n’a pas d’ecailles” (Thomas Salvador, Frantzia).