Itxi

Zinemaldia

Zinemaldia

Zinemaldia

Iragarpena

Orlando Bloom aktorea Zinemaldira etorriko da

Natxo Velez | eitb.eus

Aktore britainiarra “Savage Cinema” atalaren deiari erantzunez helduko da Donostiara, Zinemaldiaren azken zatian.

Orlando Bloom aktore britainiarrak (Canterbury, 1977) Zinemaldiko izarren errenkada luzatuko du, antolatzaileek iragarri dutenez. “Eraztunen Jauna” trilogian Legolas elfoen printzea gorpuztu zuen gizona Zinemaldiaren azken txanpan bertaratuko da Donostiara.

“Savage Cinema” abentura kirolei begiratzen dien sailak erakarrita helduko da aktorea, motorren zale sutsua baita. Joan den urtetik egiten da atal hau, eta, besteak beste, "On any sunday" pelikula mitikoaren bigarren zatia estreinatuko dute bertan.