Itxi

Zinemaldia

Zinemaldia

Zinemaldia

63. Zinemaldia

'Amama' Asier Altunaren lana Zinemaldiko Sail Ofizialean lehiatuko da

N,V, | EITB.EUS

Donostiako zinema jaialdiak Estatuko zinemaren eskaintza aurkezten ari da, Madrilen. Alex de la Iglesiaren eta Imanol Uriberen lanak ere erakutsiko dituzte, besteak beste.

01:47

?Amama? Asier Altunaren film berria Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizialean lehiatuko da aurten, antolatzaileek Madrilen eginiko aurkezpenean iragarri dutenez. Horrez gain, Alex de la Iglesiak "Mi gran noche" filma aurkeztuko du, lehiaketatik kanpo, eta "Lejos del mar" Imanol Uriberen filmaren proiekzio berezia egingo dute.

?Amama? Asier Altunaren filma, Sail Ofizialean lehiatuko den euskarazko bigarrena, gatazkari buruzko familiarteko istorio bat. Hiriaren eta landa-gunearen, iraganaren eta orainaren, gurasoen eta seme-alaben arteko gatazkena, hain zuzen. Bizitza ulertzeko bi modu kontrajarri, eta mundua isiltasun elokuenteenetik begiratzen duen amona bat. Iraia Elias, Amparo Badiola, Ander Lipus, Manu Uranga, Kandido Uranga eta Klara Badiola dira film honetako protagonistak.

AMAMA_TRAILER from txintxua on Vimeo.

Subt. Castellano_23 julio

 

"Mi gran noche"n, berriz, Jose da pelikulako protagonista: langabezian dagoela, aldi baterako lanen enpresa batek Madrilgo aldirietako industrialde batera bidali du abuztuan, Gabon zahar gaueko gala batean estra gisa lan egin dezan. Berak eta bere moduko ehunka pertsonak aste eta erdi daramate gau eta egun bertan itxita, izerdi patsetan beren onetik kanpo, barre egiten ari diren itxurak eginez, tuntun itxuraz urte berria datorrela behin eta berriz ospatzen. Antzeztalde ugaria du: Raphael, Mario Casas, Pepón Nieto, Blanca Suárez, Santiago Segura, Carlos Areces, Enrique Villen, Jaime Ordóñez, Terele Pávez...

?Lejos del mar?en, Imanol Uribek iraganeko izugarrikeriei aurre egin beharrean dauden pertsonaien drama aurkeztu du. Santi kartzelatik aterako da eta Espainiako hegoaldera bidaiatuko du, Emilio ikusteko. Kartzelan lagun izandako gizonak gaixotasun terminala du. Ustekabean Marinarekin ere egingo du topo; lagunaz arduratzen den medikua da. Santik topaketa izugarria izan zuen harekin hainbat urte lehenago, eta horrek bien bizitza markatu du ordutik. Elena Anaya eta Eduard Fernández dira protagonistak.

lejos del mar elena anaya

Halaber, Zuzendari Berriak sailean, "Pikadero" Ben Sharrock eskoziarrak Euskal Herrian Barbara Goenaga, Zorion Eguileor eta beste hainbat aktorerekin eginiko filma ere eskainiko dute.

Sail Ofiziala

Bestalde, Agusti Villarongaren, Marc Recharen, Federico Veirojen, Pablo Agüeroren eta Cesc Gayren azken lanak ere ikusiko dira Donostiako 63. Zinemaldiaren Sail Ofizialean.

Halaber, "No estamos solos" Pere Joan Venturaren lanaren proiekzio berezia antolatu dute; "Paula" (Eugenio Canevari) Zuzendari Berriak atalean izango da, "Pikadero"rekin batera, eta Horizontes Latinos sailean bi koprodukzioa egongo dira: "El botón de nácar" eta "Magallanes".

Jose Luis Rebordinos Zinemaldiaren zuzendariaren hitzetan, "espainiar zinemak gero eta zailago jartzen digu" y eta behin betiko hautaketa erabat zehaztu gabe dagoela azaldu du. Lanean jarraituko dute, eta beste film batzuk, Alejandro Amenabarren azkena kasu, irailean Donostian erakusteko esperantza dute oraindik.