Itxi

Zinemaldia

Zinemaldia

Zinemaldia

Irailaren 23an

Paz Vegak zinema latinoaren saria jasoko du Zinemaldian

Agentziak | Erredakzioa

Sevillar aktoreari Zinema Latinoaren Jaeger-LeCoultre saria emango diote irailaren 23an, Victoria Eugenia antzokian.

Paz Vega aktoreak (Sevilla, 1976) Zinema Latinoaren Jaeger-LeCoultre saria jasoko du Donostiako Zinemaldian, jaialdiaren antolatzaileek ohar batean iragarri dutenez.

Bigarrenez emango dute aurten sari hori, iaz estreinakoa Gael Garcia Bernalek irabazi eta gero.

Andaluziar aktoreak irailaren 23an jasoko du omenaldia, Victoria Eugenia antzokiak hartuko duen gala batean, eta, horren ostean, “zinema latinoa ospatzeko jaia” egingo dute.

Vegak dozenaka film egin ditu Europan eta Amerikan, eta zuzendari handiekin lan egin du: Julio Medem, Pedro Almodovar, Vicente Aranda, Frank Miller, Danis Tanovic, Oliver Parker, Michelle Placido, Taviani anaiak…