Itxi

Zinemaldia

Zinemaldia

Zinemaldia

Donostia

Zinema Eraikitzen sailak bost opera prima eta bigarren film bat aurkeztuko ditu

Agentziak | Erredakzioa

Zinema Eraikitzen sailaren 34. edizioan, 181 filmek eman dute izena, baina horietatik sei aukeratu dituzte. Argentina, Bolivia, Txile eta Uruguaiko ekoizpenak proiektatuko dituzte Zinemaldian.

  • Zinema Eraikitzen sailak bost opera prima eta bigarren film bat aurkeztuko ditu.

    Zinema Eraikitzen sailak bost opera prima eta bigarren film bat aurkeztuko ditu.

Donostiako Zinemaldiak antolatzen duen Zinema Eraikitzen sailaren 34. edizioak sei film aukeratu ditu, eta horietatik bost lehen lanak dira, Zinemaldiak ostegun honetan jakitera eman duenez. Ekimenak Latinoamerikako zinemagintzako profesionalen ekoizpena bultzatzea du helburu.

Ekoizleei diru-laguntzak emateaz gain, aukeratutako filmak nazioartean zabaltzen laguntzen du "erreferentziazko elkargune" bihurtu den plataformak. Izan ere, Donostia Zinemaldiak eta Cinelatino Rencontres de Toulouse zinemaldiak (Frantzia) elkarlanean antolatzen duten Zinema Eraikitzen sailak Latinoamerikako film luzeen ekoizpena babesten du.

Aurtengo Zinemaldian, Argentina, Bolivia, Txile eta Uruguaiko ekoizpenak proiektatuko ditu urtean bi deialdi izaten dituen ekimen horrek.

Donostiako Zinemaldiak jakinarazi duenez, ondorengoak dira hautapen batzordeak aukeratutako lanak: Joaquin Peñagaricano eta Pablo Abdalaren Mateina (Uruguai, Brasil eta Argentina); Lucia Garibaldiren Los tiburones (Uruguai eta Argentina); Sebastian Muñozen El Principe (Txile eta Argentina); Carlos Piñeiroren Sirena (Bolivia); Nicolas Savignoneren Ni heroe ni traidor (Argentina), eta Omar Zuñigaren Los fuertes (Txile).

Zinema Eraikitzen sailaren 34. edizioan, 181 lanek eman dute izena, baina horietatik sei aukeratu dituzte: bost opera prima eta bigarren film bat.

Azken edizioetan Donostian eta Akitaniako Tolosan aurkeztutako filmetatik bost Horizontes Latinos sailaren aukeran sartu dituzte aurten.