Itxi

Zinemaldia

Zinemaldia

Zinemaldia

Donostia

Alfonso Cuaronen 'Roma' filma, 2019ko filmik onena

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Saria irailaren 20an emango da, Donostiako Zinemaldiaren inaugurazioan.

  • 'Roma' filmaren grabaketa

    'Roma' filmaren grabaketa. Irudia: @sansebastianfes

Alfonso Cuaron mexikarraren Roma filma 2019ko filmik onenaren saria emateko aukeratu du Zinema Kritikarien Nazioarteko Federazioak (Fipresci). Saria Donostiako Zinemaldiaren 67. Edizioaren inaugurazioan emango da.

Roma mundu osoko 618 kritikok parte hartu duten bozketan aukeratu dutela adierazi du Zinemaldiak Fiprespi saria irabazteko.

Filma beste hiru finalistari gailendu zaie: Pedro Almodovarren Dolor y Gloria, Bong Joon-horen Parasite eta Yorgos Lanthinosen La favorita.

Cuaronen filma Veneziako jaialdian estreinatu zen, Urrezko Lehoia saria irabaziz. Horrez gain, hainbat onarpen jaso zituen, haien artean, Oscar saria ingelesezkoa ez den film onenari, zuzendaritzari eta argazkilaritzari, hiru Bafta sari, hamar Ariel sari, Goya saria Iberoamerikako film onenari eta hiru Platino sari.

Saria irailaren 20an emango da, Donostiako Zinemaldiaren inaugurazioan.