Itxi

Zinemaldia

Zinemaldia

Zinemaldia

Irailak 21-24

'Arzak since 1897' filmak inauguratuko du Culinary Zinema saila Zinemaldian

eitb.eus

Donostiako zinema jaialdiko sail horren kariaz Basque Culinary Centerren antolatzen dituzten afari berezietan, hamabi sukaldarik hartuko dute parte.

  • "Arzak since 1897"

    "Arzak since 1897" Asier Altunaren dokumentalak irekiko du sukaldaritzari buruzko saila

"Arzak Since 1897" Asier Altunak Juan Mari Arzaken eta haren alaba Elenaren jatetxeari buruz egindako dokumentalak irekiko du Culinary Zinema saila, Donostia Zinemaldiaren 68. edizioan.

Sail horretan, beste hiru film luze gehiago izango dira: Ángel Parraren "Camí lliure / Free Way", Oscar Bernacerren "La receta del equilibrio" eta Michael Dweck eta Gregory Kershaw zinemagileen "The Truffle Hunters".

Asier Altuna Zinemaldira itzuliko da, hainbat aldiz parte hartu ondoren: Sail Ofizialean "Amama"rekin (Irizar Saria, 2015) lehiatu zen, "Bertsolari" (2011) lehiaketaz kanpo aurkeztu zuen eta New Directors sailean eta Euskal Zinemaren Galan "Aupa Etxebeste!" (Gazteriaren Saria, 2005) eta "Agur Etxebeste!" (2019), biak Telmo Esnalekin batera zuzenduak. 

"Arzak since 1897" lanak aztergai du sukaldaritza tradizionalak egile sukaldaritza berri bihurtzeraino izandako prozesua.

Afari tematikoak

Lau filmekin batera, afari tematikoak antolatuko dituzte Basque Culinary Centerren irailaren 21etik 24ra. Baterako sarrerak (emanaldietarako eta afarietarako) datorren ostiralean, irailak 4, jarriko dituzte salgai, 9:00etan, 70 euroren truke. Filmak ikusteko sarrerak 7,90 euroko prezioan jarriko dira salgai; irailaren 14tik aurrera erosi ahalko dira 21eko, 22ko eta 23ko emanaldietarako sarrerak, eta 15etik aurrera, berriz, irailaren 24ko saiorako sarrerak.

Zinemaldiak azaldu duenez, afariak covid-19aren aurkako segurtasun eta higiene protokolo zorrotz baten pean diseinatu dira.