Itxi

Zinemaldia

Zinemaldia

Zinemaldia

Sail Ofiziala

Ziynag Zhou, Zinemaldiko Sail Ofizialeko lehiaketarako azken izena

Agentziak | Erredakzioa

Gainera, jaialdiak “We are who we are” Luca Guadagninok (“A bigger splash”, “Call me by your name”) zuzendutako zortzi ataleko telesailaren mundu mailako estreinaldia ere hartuko du.

  • "Wuhai"

    "Wuhai" filma Urrezko Maskorra lortzen saiatuko da

“Wuhai” Ziynag Zhou txinatar zinemagilearen filmak osatuko du Donostiako 68. Zinemaldiko Sail Ofizialean lehian izango diren filmen zerrenda, eta Naomi Kawase, François Ozon, Thomas Vinterberg eta Sharunas Bartas zuzendariak izango ditu alboan Urrezko Maskorrerako bidean, besteak beste.

Donostiar jaialdiak gaur iragarri du, astelehenarekin, Sail Ofizialean lehiatuko diren hamahiru filmen zerrenda, eta gogora ekarri du “Rifkin’s Festival” Woody Allenen komedia berriak abiatuko duela saila, lehiatik kanpo.

“Akelarre” Pablo Aguerok EiTBren parte-hartzearekin Euskal Herrian filmatu duen pelikula ere badago Urrezko Maskorra irabazteko aukera duten filmen artean.

Luca Gudagninoren telesaila

Halaber, jaialdiak “We are who we are” Luca Guadagnino zinemagileak (“A bigger splash”, “Call me by your name”) zuzendutako zortzi ataleko telesailaren mundu mailako estreinaldia hartuko du. Sail Ofizialeko proiekzio berezia izango da, eta 7 ordu eta 50 minutuko bertsioan emango dute, osorik.

Jose Luis Rebordinos donostiar zinema jaialdiaren zuzendariak azaldu duenez, “luxua” da “We are who we are”ren nazioarteko estreina hartzea, eta telesaila “pertsonen, batik bat gazteen, banakotasunaren eta askatasunaren aldeko oda” dela adierazi du.