Publizitatea
Itxi

Zinemaldia

Zinemaldia

2020/09/19

13:37

Zinemaldia

Bertan behera

Ozon, ezin Zinemaldira etorri berrogeialdia egin behar izateagatik

eitb.eus

'Été 85' pelikula aurkeztu behar zuen gaur Sail Ofizialean, baina zuzendaria ezin izango da Donostiara etorri, positibo eman duten pertsonekin harremana izan duelako.

  • Benjamin Voisin, François Ozonekin bideodeia egiten Zinemaldian.

    Benjamin Voisin, François Ozonekin bideodeia egiten Zinemaldian. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

François Ozon ezin izango da Donostiako Zinemaldira etorri Atal Ofizialean lehiatuko den Été 85 pelikula aurkeztera, COVID-19an positibo eman duten pertsonekin harremana izateagatik berrogeialdian dagoelako.

"Oso triste nago ezin naizelako zuekin Donostian egon", esan du zuzendari frantziarrak. Azaldu duenez, Zinemaldiak "beti zorte ona ekarri" dio, eta "maitasun handia" sentitzen du.

"Tamalez, garai zailak bizi ditugu, eta positibo eman duten pertsonekin egon naizenez, asteartetik berrogeialdia bete behar dut, eta ezin naiz zuekin egon", azaldu du Ozonek.

Publikoari eta Zinemaldiari zuzendutako mezu batean, zuzendariak gogorarazi du Benjamin Voisin aktore gaztea Été 85 aurkezteko dagoela Donostian.

"Proiekzio on, gora zinea eta gora Zinemaldia!", gehitu du.

Été 85 Aidan Chambers idazle britainiarraren Dance on My Grave lanaren adaptazioa da. Maitasun istorio bat da, nerabezaroan gazteek izaten dituzten ametsak ardatz hartzen dituena, hain zuzen ere. 85eko udan Normandia Garaian kokatzen den kostaldeko herri txiki batean gertatutako lagunarteko abentura eta itunak kontatzen ditu.

Voisinekin batera, Felix Lefebvre eta Philippine Velge dira protagonista, eta horiekin batera ikusiko ditugu Isabelle Nanty, Melvil Poupaud eta Valeria Bruni-Tedeschi aktore beteranoak ere.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena