Itxi

Zinemaldia

Zinemaldia

Zinemaldia

Epaimahaiak

Dea Kulumbegashvili, iazko Urrezko maskorra, Zinemaldiko Sail Ofizialeko epaimahaiko burua izango da

EITB Media

Susi Sanchez aktorea, Maite Alberdi eta Audrey Diwan zuzendari eta gidoilariak eta Ted Hope ekoizle estatubatuarra izango ditu lagun solasaldietan.

  • Atal Ofizialeko epaimahaia

    Atal Ofizialeko epaimahaia. Argazkia: sansebastianfestival.com.

Sail Ofizialeko epaimahaiaren burua Dea Kulumbegashvili (Georgia) zuzendaria izango da; iaz lau sari ofizial irabazi zituen Dasatskisi / Beginning bere lehen lanagatik, besteak beste, film onenaren Urrezko Maskorra, zuzendari onenaren Zilarrezko Maskorra eta gidoi onenaren Epaimahaiaren Saria.

Kulumbegashvilirekin batera, Susi Sanchez (Espainia) aktorea, Maite Alberdi (Txile) eta Audrey Diwan (Libano-Frantzia) zuzendari eta gidoilariak eta Ted Hope ekoizle estatubatuarra izango dira Sail Ofizialeko epaiamahaian.

Epaimahai ofiziala

- Dea Kulumbegashvili, zuzendaria eta gidoigilea, Georgia (Epaimahaiburua)

- Maite Alberdi, zuzendaria eta gidoigilea, Txile

- Audrey Diwan, zuzendaria eta gidoigilea, Libano-Frantzia

- Susi Sánchez, aktorea, Espainia

- Ted Hope, ekoizlea, AEB

Epaimahai Kutxabank New Directors Saria

- Mary Burke, ekoizlea eta British Film Institute erakundeko Ekoizpen eta Garapeneko arduraduna; Erresuma Batua (Epaimahaiburua)

- Irene Escolar, aktorea, Espainia

- Suzanne Lindon, zuzendaria eta gidoigilea, Frantzia

Epaimahai Horizonte Latinos

- María Zamora, ekoizlea, Espainia (Epaimahaiburua)

- Lila Avilés, zuzendaria eta aktorea, Mexiko

- Luciano Monteagudo, zinema-kritikaria, Argentina

Epaimahai Zabaltegi-Tabakalera Saria

- Sergio Oksman, zinemagilea, Brasil (Epaimahaiburua)

- Miriam Heard, gidoigilea eta aktorea, Gales, Erresuma Batua

- Elena López Riera, zuzendaria, Espainia

Epaimahai Irizar Saria

- Aitor Arregi, zuzendaria eta gidoigilea, Oñati, Gipuzkoa, Espainia (Epaimahaiburua)

- Arantzazu Calleja, musika-konpositorea, Bilbo, Bizkaia, Espainia

- Edurne Portela, idazlea, Santurtzi, Bizkaia, Espainia

Epaimahai Nest Saria

- Isabel Peña, gidoigilea, Espainia (Epaimahaiburua)

- Jorge Cantos, zuzendaria, Espainia

- David Pinheiro Vicente, zuzendaria, Portugal

- Elsa Rosengren, zuzendaria, Alemania

Epaimahai Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroko Saria

- Eva Morsch Kihn, Arcalt - Cinélatino Rencontres de Toulouse jaialdiaren programatzaile eta koordinatzailea, Frantzia

- Pamela Bienzobas, zinema-programatzailea eta -kritikaria, Txile-Frantzia

- Marisa Fernández Armenteros, ekoizlea, Espainia