Itxi

Zinemaldia

Zinemaldia

Zinemaldia

Irailak 27 – urriak 3

Azkuna Zentroak Donostiako Zinemaldiko filmen lagin bat proiektatuko du

N. V. | EITB Media

Besteak beste, "Titane" Julia Ducournauren filma ikusi ahalko da, Canneseko Urrezko Palmaren irabazlea eta Donostian Perlak sailean ikusi dena.

  • "Titane" Julia Ducounauren pelikula izango da arretagune nagusieta bat

    "Titane" Julia Ducounauren pelikula izango da arretagune nagusieta bat

Azkuna Zentroa, Bilboko Udaleko Gizarte eta Kultura Garaikidearen Zentroak, bukatu berri den Zinemaldian aurkeztu diren pelikulen lagin bat erakutsiko du aste honetan, irailaren 27an hasi eta urriaren 3ra arte.

Guztira, hamaika film izango dira, eta larunbatean, hilak 2, eta igandean, hilak 3, animaziozko bi film emango dituzte umeentzat, goizeko saioan eta euskaraz: Dragoiaren Gidaria eta Elfinak.

Zikloa astelehenean hasiko da, Josefina (2021) Emma Suárez eta Roberto Álamo protagonista dituen pelikularekin. Asteartean, Titane Julia Ducournauren bigarren film luzea emango dute, Canneseko aurtengo jaialdian Urrezko Palma irabazi duen pelikula.

Gainera, hiru emakumezko zuzendariren lehen pelikulak ere programatu dituzte: Noémi Merlant aktorearena (Mi iubita, mon amour), Laura Wandelena (Un monde) eta Du som er i himlen / As in Heaven Tea Liderburgen azken lana, Danimarkako literaturako 1912ko klasiko batean oinarrituta, zeinak Lindeburgi berari zuzendari onenaren Zilarrezko Maskorra eta Flora Ofelia Hofmann Lidahl protagonistari interpretazio onenaren Zilarrezko Maskorra ekarri baitio, azken hori Jessica Chastainekin batera.

Horrez gain, Arthur Rambo sare sozialetako manipulazioei buruzko istorioa, Tout s'est bien passé François Ozonen lana, Les illusions perdues eta Marocco ere egongo dira ikusgai.