Itxi

Zinemaldia 2024

Otsailaren 20ra arte

30 argazki, Donostiako Zinemaldiaren trantsizioa ikusteko

N. V. | EITB Media

'Zinemaldia trantsizioan: Donostia Zinemaldia aldaketaren urteetan (1976-1985)' argazki erakusketa jarri dute Kutxa Kultur Plazan otsailaren 20ra arte.

  • Guardia Zibilak hildako Josu Zabalaren omenezko manifestazioa, 1976an. Argazkia: Arturo Delgado.

    Guardia Zibilak hildako Josu Zabalaren omenezko manifestazioa, 1976an. Argazkia: Arturo Delgado.

"Zinemaldia trantsizioan: Donostia Zinemaldia aldaketaren urteetan (1976-1985)" erakusketa gaur inauguratu dute Kutxa Kultur Plazan, Tabakalerako laugarren solairuan, Zinemaldiak, Kutxa Fundazioak eta Elías Querejeta Zine Eskolak (EQZE) antolatuta.

Erakusketako 30 argazkiek erakusten dute zinema jaialdiak Espainiako Trantsizioko urteei nola aurre egin zien. "Zinemaldia 70. Historia posible guztiak" ikerketa proiektuko lantaldea da erakusketaren komisarioa; Pablo La Parra Pérez da zuzendaria.

1977tik aurrera, jaialdiak bere tradizio elitista hausteko lan egin zuen, antolatzaileek azaldu dutenez: "proiekzio eta solasaldiak langile auzo eta beste udalerrietara zabaldu  zituen, pantailak Ivan Zulueta, Pedro Almodovar eta beste sortzaile berri batzuei ireki zitzaizkien…".

Erakusketa otsailaren 20ra arte egongo da zabalik, ordutegi honetan: 09:00etatik 21:00etara, astelehenetik ostiralera; 10:00etatik 22:00etara, larunbatetan; eta 10:00etatik 21:00etara, igandeetan.