Itxi

Zinemaldia

Zinemaldia

Zinemaldia

Epaimahaia

Rebordinosek datorren urteko epaimahaiburu izatera gonbidatu du Glenn Close "nahi badu eta ahal badu"

O.P. | EITB Media

Aktore estatubatuarrak aurtengo epaimahaiaren buru izan behar zuen aurten, baina familiako larrialdi batek eragotzi egin dio Donostian izatea 70. Zinemaldia hasteko egun gutxiren faltan.

  • Glenn Close, 2017ko Zinemaldian. EFEren artxiboko irudia.

    Glenn Close, 2017ko Zinemaldian. EFEren artxiboko irudia.

Jose Luis Rebordinos Zinemaldiko zuzendariak esan du Glenn Close aktore estatubatuarra "gonbidatuta" dagoela datorren urtean lehiaketako epaimahaiburu izateko, "nahi badu eta ahal badu". Izan ere ezingo da aurtengoan izan, "familiako larrialdi" baten ondorioz. 

Zinemaldiak asteartean jakinarazi zuen Closek bere bisita bertan behera utzi zuela arrazoi horrengatik. Gaur, Rebordinosek 70. ekitaldian bertako modak izango duen presentziaren inguruko prentsaurreko batean azaldu duenez, "edozeren gainetik, familiako egoera hori, bere larritasunean, ahal bezain arinena izatea eta ahal bezain ondo eboluzionatzea nahi dugu". 

Closen faltan, Matias Mosteirin ekoizle argentinarrak zuzenduko du epaimahaia. Hauek izango dira epaimahaikideak: Antoinette Boulat casting zuzendari eta zinemagilea (Frantzia); Tea Lindeburg zuzendari eta gidoilaria (Danimarka); Rosa Montero idazle eta kazetaria (Espainia); Lemohang Jeremiah Mosese zinemagile eta artista bisuala (Lesoto); eta Hlynur Palmason zuzendari eta gidoilaria (Islandia).