Zinemaldia 2024
71. edizioa
25 lanek hartuko dute parte Donostia Zinemaldiko Zabaltegi-Tabakalera sailean
EITB Media
Hamabost film luzek, zortzi film laburrek eta bi film ertainek lehiatuko dute Zinemaldiaren sari "irekienagatik". Horien artean, beste zinema-jaialdi askotan parte hartu duten produkzioak daude, baita estreinatzeke daudenak ere.
-
Zabaltegi-Tabakalera sariaren kartela. Argazkia: Zinemaldia.
Donostia Zinemaldiko 71. edizioko Zabaltegi-Tabakalera sailean guztira 25 lan lehiatuko dira; hamabost film luze, zortzi film labur eta bi film ertain. Horietako gehienak Berlindik, Cannestik, Locarnotik, Veneziatik eta beste hainbat zinema-jaialditan ikusitakoak dira. Sail honetan ez dago mugarik estilo eta denborari dagokienez, eta horrek sail irekiena bihurtzen du.
Saria lortzeko hautagaiak honakoak dira:
- Yui Kiyohararen Subete no Yoru wo Omoidasu / Remembering Every Nigh (film luzea)
- 2022an hil zen Jean-Luc Godard zinemagilearen Film annonce du film qui n'existera jamais: 'Drôles de Guerres' / Trailer of the Film That Will Never Exist: 'Phony Wars' (film laburra)
- Ulises de la Orden dokumental-zuzendari argentinarrak Berlinaleko Panorama sailean estreinatutako El juicio / The Trial ez fikzioa
- Guillermo García Lópezen Aunque es de noche / Even Though it's Night (film laburra)
- Éléonore Saintagnanen Camping du lac (film luzea). Locarnoko zinema-jaialdiko Cineasti del Presente sailean parte hartu berri du, eta Epaimahaiaren Sari Berezia bereganatu du
- Wu Langen Xue yun / Absence. Berlingo zinema-jaialdiko Encounters sailean izan zen (film laburra)
- Wu Langen Duan Pian Gu Shí / Short Story. Veneziako Orizzonti sailean estreinatuko da.
- Eduardo Williamsek Kritika independenteak film onenari emandako Urrezko Boccalino Saria irabazi zuen El auge del humano 3 / The Human Surge 3 aurkeztuko du (film luzea)
- Rati Oneliren Gamopituli Khalkhi / We Are The Hollow Men (film laburra)
- Bas Devosen Here (film luzea)
- Damien Manivelen L'Île / The Island
- Philip Sotnytxenkoren La Palisiada
- Rodrigo Morenoren Los delincuentes / The Delinquents
- Andres Di Tellaren Mixtape La Pampa
- Paul B. Preciadoren Orlando, mi biografía política / Orlando, My Political Biography (film luzea)
- Atsushi Hirairen Oyu (film laburra)
- Ashmita Guha Neogiren Silan
- Delphine Girarden Quitter la nuit / Through the Night (film luzea)
- Ilya Povolotskyren Blazh / Grace (film luzea)
- Shaylee Ataryk Jerusalemgo zinema-jaialdian estreinatutako Or panas yachid / Single Light (film laburra)
- Kohei Igarashiren Suigyo no majiwari / Two of Us (film laburra)
- Alberto Martín Menachok Visions du Réel jaialdian estreinatutako Antier noche / Nights Gone By (film luzea)
- An Pham Thienek Cannesko zinema-jaialdiko Urrezko Kamera irabazi zuen Bén Trong Vo Ken Vang / Inside the Yellow Cocoon Shell
- Ion de Sosa urnietarraren Mamántula (film ertaina)
- Cannesko Semaine de la Critique atalean parte hartu zuen Irati Gorostidiren Contadores filma (film laburra)