Itxi

Zinemaldia

Izarrak

Donostiak Benicio del Toro eta Oliver Stone hartu ditu gaur

Erredakzioa

Aktorea eta zinemagilea arratsaldean iritsi dira Maria Cristina Hotelera. Halaber, komunikabideak eta zaleak John Travolta AEBetako aktorearen zain daude.

00:46
Ben Affleck Donostiara iritsi da, 'Argo' lan berria aurkezteko

Benicio del Toro Puerto Ricoko aktorea eta Oliver Stone zinemagilea Donostian dira dagoeneko. Arratsaldean heldu dira Maria Cristina Hotelera Zinemaldian Savages filma aurkezteko. Halaber, film honetan ere parte hartu duen John Travolta AEBetako aktorearen zain daude komunikabideak eta zaleak. Litekeena da 20:45ak aldera heltzea.

Ben Affleck Donostian da eta Argo, zuzendari moduan egin duen azken lana aurkeztuko du gaur. Estatubatuarra bere filmaren protagonista da, John Goodman eta Alan Arkinekin batera. Lehiaketaz kanpo izango da Donostiako Zinemaldian.

John Goodman Donostian izango dela jakinarazi zuten antolatzaileek, baina azken orduan bertan behera utzi behar izan du aurkezpena, agenda profesionalarekin arazoak izan dituelako.

Ben Affleckek zuzendari moduan egiten duen hirugarren pelikula da Argo, Gone Baby, Gone eta The Townen ostean. Gidoilari moduan, Oscar saria eta Urrezko Globoa eskuratu zituen Matt Damonekin batera, Good Will Hunting lanagatik.

Gainera, Fermin Muguruzaren Zuloak eta Pablo Bergerren Blancanieves estreinatuko dituzte gaur. Azkenak Maribel Verdu du protagonista.

Aktore eta zuzendariak noiz iritsiko dira?

Aktore eta zuzendari ezagun guztiak Maria Cristina hotelera helduko dira, autografo-ehiztarien gotorleku: Marisa Paredes 21:45ean iritsiko da bertara. Igandean bi Donostia sari emango dituzte eta gaur helduko dira: John Travolta 20:45ean helduko da, antolatzaileen arabera, eta Oliver Stone 17:45ean (jada Donostian dagoena).

Eitb.com-ek zuzenean eskainiko du Oliver Stone eta John Travoltari Donostia sarien ematea, igandean 22:00etatik aurrera.

Benicio del Toro Puerto Ricoko aktorea eta Oliver Stone zinemagilea Donostian dira dagoeneko. Arratsaldean heldu dira Maria Cristina Hotelera Zinemaldian Savages filma aurkezteko. Halaber, film honetan ere parte hartu duen John Travolta AEBetako aktorearen zain daude komunikabideak eta zaleak. Litekeena da 20:45ak aldera heltzea.Ben Affleck Donostian da eta Argo, zuzendari moduan egin duen azken lana aurkeztuko du gaur. Estatubatuarra bere filmaren protagonista da, John Goodman eta Alan Arkinekin batera. Lehiaketaz kanpo izango da Donostiako Zinemaldian. John Goodman Donostian izango dela jakinarazi zuten antolatzaileek, baina azken orduan bertan behera utzi behar izan du aurkezpena, agenda profesionalarekin arazoak izan dituelako. Ben Affleckek zuzendari moduan egiten duen hirugarren pelikula da Argo, Gone Baby, Gone eta The Townen ostean. Gidoilari moduan, Oscar saria eta Urrezko Globoa eskuratu zituen Matt Damonekin batera, Good Will Hunting lanagatik. Gainera, Fermin Muguruzaren Zuloak eta Pablo Bergerren Blancanieves estreinatuko dituzte gaur. Azkenak Maribel Verdu du protagonista. Aktore eta zuzendariak noiz iritsiko dira?Aktore eta zuzendari ezagun guztiak Maria Cristina hotelera helduko dira, autografo-ehiztarien gotorleku: Marisa Paredes 21:45ean iritsiko da bertara. Igandean bi Donostia sari emango dituzte eta gaur helduko dira: John Travolta 20:45ean helduko da, antolatzaileen arabera, eta Oliver Stone 17:45ean (jada Donostian dagoena).Eitb.com-ek zuzenean eskainiko du Oliver Stone eta John Travoltari Donostia sarien ematea, igandean 22:00etatik aurrera.