Itxi

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Lankidetza hitzarmena

Lankidetza hitzarmena

A.E. | EiTB

Ikastolen jaietan parte hartuko du EiTBk eta zabalpena ere egingo du bere hedabideetan.

  • Maite Iturbe y Koldo Tellitu

    Maite Iturbe y Koldo Tellitu

Euskal Irrati Telebistak eta Ikastolen Elkarteak lankidetza hitzarmena berritu dute asteazken honetan, apirilaren 27an. Maite Iturbe EiTBko zuzendari nagusiak eta Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko lehendakariak  sinatutako akordioaren arabera, EiTB aurtengo ikastolen jaietan egongo da eta jai hauen zabalkudea egingo du bere hedabideetan.

EiTBk irrati eta telebistan emango ditu ikastolen jai ezberdinak iragartzeko egingo diren bideoklipak. Horrez gain, Herri Urrats, Ibilaldia, Araba Euskaraz, Kilometroak eta Nafarroa Oinezen  jarritako gunetik emango dute berri EiTBko irratiek. ETBko albistegiak ere ikastolen jaietan bertan izango dira jazotzen den guztia kontatzeko. Gainera, Hiru3 klubak ere bere txokoa izango du eta ekintza bereziak antolatuko ditu gaztetxoenentzat.

Lehenengo jaia Herri Urrats izango da, maiatzaren 8an, Senpereko lakuan. Ondoren Bizkaikoa, Ibilaldia, maiatzaren 29an izango da Durangon, eta Araba Euskaraz ekainaren 19an Agurainen. Urrian, berriz, 2an Kilometroak Bergaran eta 16an Nafarroa Oinez Viana-Lodosan.