X

Irratia zuzenean

367.000 entzule EiTBko irratientzat, EGMren urteko 2. neurtaldiaren arabera

Prentsa aretoa

Audientzia

367.000 entzule EiTBko irratientzat, EGMren urteko bigarren neurtaldiaren arabera

EiTB

2018/06/27

Batez beste, 147.000 entzule ditu Radio Euskadik egunero astelehenetik ostiralera, eta 100.000 ditu Euskadi Irratiak astegunetan.

  • Whatsapp
  • Bidali

EiTBko irratiek (Euskadi Irratia, Radio Euskadi, Radio Vitoria, Gaztea eta EiTB Musika), oro har, 367.000 entzuleko audientzia du astegunetan EAEn eta eragin esparruan. Estudio General de Mediosek asteazken honetan (ekainak 27) eman ditu jakitera 2018ko bigarren neurketaren emaitzak.

Irratiak banaka hartuta, Euskadi Irratiak 100.000 entzule eskuratu ditu, Gazteak 88.000 entzule lortu ditu eta 20.000 entzulek egiten dute bat EiTB Musikarekin, EGMk argitaratutako datuen arabera.

Gaztelaniazko irratiei dagokienez, Radio Euskadik 147.000 entzule ditu, eta Radio Vitoriak 12.000 entzule erdietsi ditu astelehenetik ostiralera neurtaldi honetan.

EiTB Taldeak, 1.212.000 ikusle eta entzule

EiTB Taldeak, irratia eta telebista batuta, 1.212.000 ikusle eta entzule lortu ditu astelehenetik igandera, EGMren arabera. 856.000 ikus-entzule ditu ETBk.

Estudio General de Mediosek hiru neurtaldi egiten ditu urtean. Elkarrizketa pertsonal eta telefono deien bidez neurtzen du hedabideek zenbat jarraitzaile dituzten.

Iruzkinak

Publizitatea
  • Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
          Kargatzen ikusiena