Itxi

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

22:30ean

Vox alderdi politikoan jarriko du fokua gaurko '360º. Tú Decides' saioak

EiTB

Gainera, Javier Ortega Vox alderdiko idazkari nagusia elkarrizketatuko dute Arantza Ruizek aurkezten duen saioan.

  • Vox alderdiaren ekitaldi bat. Argazkia: EiTB

    Vox alderdiaren ekitaldi bat. Argazkia: EiTB

Begirada Altsasun jarriko du gaurko '360º. Tú Decides' saioak. Ciudadanos, PP eta Vox alderdiek asteburuan egingo duten bisita izango da hizketagai nagusia.

Nafarroako herri horrek probokazio eta irain modura hartu du alderdi horien bisita, eta erantzun bateratua emateko eskatu die herritarrei, istiluak saiheste aldera. Altsasuko herritarrekin hitz egingo dute, eta baita Javier Ollo alkatearekin ere. Zer ezkutatzen da gertakari horren atzean? Zergatik Altsasun? Casado, Rivera eta Abascalen arteko aliantza baten aurrekaria al da? Ba al da muturreko eskuina Espainiako Estatuan finkatzeko arriskurik? Galdera horiei guztiei erantzungo die ostiraleko saioan Javier Ortega Vox alderdiko idazkari nagusiak.

Saioak, gainera, Vox taldearen printzipioak aztertuko ditu, eta Alderdi Popularra eta Ciudadanos alderdiekin dituen antzekotasunak identifikatu ostean, ondorioak galdeketa batean eztabaidatuko ditu. Ostiral honetako saioan, Naiara Pinedo analista politikoak, Irantzu Varela kazetariak, Galder del Campo ekonomistak eta Tito Irazusta kazetariak hartuko dute parte.

'360º. Tú Decides' saioa ostiraletan izaten da ikusgai, 22:30ean hasita, ETB2n eta eitb.eus-en.