Itxi

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Eduki nabarmenak

"Irabazi Arte" telesailaren denboraldiko azken atala, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus-en

EITB MEDIA

Gainera, Araba Euskarazen aldeko zesta-punta jaialdia eskainiko da Gasteizko Olabe pilotalekutik, 22:15etik aurrera. Winters Serieseko desafioak izango dira.

0:47
Arene eta Nora, Olazarraren aurkako partidan

"Biba Zuek!" – 18:00etan ETB1 eta eitb.eus-en

10 urte bete dituen Niña Coyote eta Chico Tornado musika taldea izango dute gonbidatu gaur arratsaldean. Urteurrena ospatzeko argitaratu duten "(H)amar" izeneko single berriaz eta osatu duten ibilbideaz mintzatuko dira Maddalenekin eta Xabierrekin.

Bestalde, Trans Ikusgarritasunaren Nazioarteko Eguna ardatz duen EITBren #EKIN_aniztasunarekin bat egingo du saioak Albina Stardustek gidatzen duen tartearen bitartez.

Saioaren lehen orduan, berriz, argi kutsadurari buruz hitz egingo dute.

"Saskibaloia" – 18:00etan eitb.eus-en

Zaragozatik zuzenean, eitb.eus-en, Lointek Gernika Bizkaiak Spar Gironaren aurka jokatuko duen Erregina Kopako final laurdenetako partida ikusi ahal izango da 18:00etan. Xabier de la Fuentek egingo du kontakizuna.

 

"Irabazi Arte" – 21:00etan ETB1en eta eitb.eus-en

Printzesak taldeko entrenatzaile gisa dimisioa eman du Eunatek, baina joan aurretik Olazarraren aurkako partida erabakigarria jokatuko du bere taldeak; izan ere, partida irabazita, Liga bereganatuko dute. ''Irabazi Arte''ren azken atalean jakingo dugu zer gertatuko den.

 

"Zesta" – 22:15etan ETB1en eta eitb.eus-en

Araba Euskarazen aldeko zesta-punta jaialdia eskainiko da Gasteizko Olabe pilotalekutik. Winters Serieseko desafioak izango dira. Alde batetik, Goikoetxea-Del Rio eta Barandika-Lekerika bikoteek neurtuko dituzte indarrak; bestetik, Maite-Maialenek eta Erika-Araiak. Xabier Euzkitze, Antxon Alberdi eta Ibon Gaztañazpi izango dira esatariak.