Itxi

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Eduki nabarmenak

Italiako Giroa, "ETB Kantxa" eta "Boxeo Izarrak", gaur, ETB1en

EITB MEDIA

Horrez gain, arratsaldero bezala, "Biba Zuek!" saioa izango dugu ikusgai, 18:00etatik aurrera. Oraingoan Iraia Iparragirre Realeko kapitaina hartuko dute platoan.

  • Pedro Mari Goikoetxea

    Pedro Mari Goikoetxea

Ostirala, 2023ko maiatzak 26: Eduki nabarmenak ETB1en, ETB4n eta eitb.eus-en

"Biba Zuek!" – 18:00etan ETB1 eta eitb.eus-en

Iraia Iparragirre izango da gaurko gonbidatua. Realeko kapitainak maiatzaren 19an jokatu zuen bere azken partida talde txuri-urdinarekin. Izan ere, zortzi denboralditan eta 100 partidu baino gehiago jokatu ondoren, Realari agur esatea erabaki du. Saioan zehar, lasartearraren ibilbide oparoaren inguruan arituko dira.

Saioaren lehen orduan, berriz, Hego Amerikan duten euskal nortasunaren berri izango dugu. Horretarako, bertako euskal etxeak zein euskal kultura ezagutu dituzten hainbat gonbidatu izango dira platoan; baita Euskal Herrian bizi den argentinar bat ere.

Italiako Giroa – ETB1en, ETB4n eta eitb.eus-en

Italiako Giroaren 19. etaparen emanaldia ETB4n hasiko da 13:15ean, eta 15:00etatik aurrera ETB1en jarraituko du "Ez da Giro" saioaren eskutik. Longaronen hasi eta Tre Cime Di Lavaredon amaituko da 183 kilometroko ibilbidea. Arratsaldero bezala, Fermin Aramendi, Alfonso Arroio eta  Alessandro Ruta arituko dira zuzeneko kontakizunean.

 

"ETB Kantxa" – 21:15ean ETB1en eta eitb.eus-en

Ezkaraitik zuzenean eskainiko da "ETB Kantxa" saioa. Bertan, bi norgehiagoka jokatuko dira: lehendabizi, Victor-Martija eta Zabala-Eskuza pilotarien arteko partida; ondoren, Buruz Buruko Txapelketan 3. postua lortzeko lehia izango dugu: Ezkurdia vs Darío. Xabier Euzkitze, Mikel Idoate eta Ainhize Vega izango dira esatariak.

  

"Boxeo Izarrak" – 23:30ean ETB1en

Devin Haney eta Vasily Lomachenkoren arteko borrokaldi polemiko eta esperotakoa izango dugu ikusgai gaur "Boxeo Izarrak" saioan, 23:30etik aurrera. Joan del larunbatean jokatu zen Las Vegasen pisu arineko Munduko Txapelketa. Maila horretako lau gerriko nagusiak izan ziren jokoan, gaur egungo boxeolaririk onenetarikoen arteko norgehiagoka honetan. Haneyk 29 neurketa egin ditu eta denak irabazi. Guztira 7 aldiz izan da munduko tituluaren jabe pisu arinean. Lomachenkok, ostera, zenbaki harrigarriak lortu zituen afizionatu mailan: 396 garaipen eta galdutako bakarra. Gainera, urrezko domina eskuratu zuen 2008ko eta 2012ko Joko Olinpikoetan. Profesional mailan, hiru pisutan izan da munduko txapeldun.

Saioa osatzeko, Crhis Colbert eta José Valenzuelaren arteko borrokaldi gogorra eta ikusgarria eskainiko dute.