Itxi

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Eduki nabarmenak

Sanferminetako entzierroak, Iban Garatek aurkeztuta, ostiraletik aurrera zuzenean ETB1en

EITB MEDIA

"Entzierroa" saioa eskainiko du EITBk, goizero, 07:45ean. Gainera, ohi bezala, San Fermin Torneoaren finala eskainiko du, zuzenean, Iruñeko Labrit pilotalekutik. 11:00etan hasiko da "ETB Kantxa".

  • Iban Garate

    Iban Garate

Ostirala, 2023ko uztailak 7: Eduki nabarmenak ETB1en eta eitb.eus-en

 

"Entzierroa" – 07:45ean ETB1en eta eitb.eus-en

Uztailaren 7tik 14ra, ETB1ek zuzenean eskainiko ditu sanferminetako entzierroak, Iban Garatek aurkeztutako "Entzierroa" saio berezian. Hainbat gonbidatu eta aditurekin arituko da solasean: korrikalariekin, zezen adituekin, Iruñeko kazetari eta beste hainbat iruindar eta nafarrekin. Horrez gain, lau erreportari nafar ere izango dira programan: Anabel Arraiza, Iñigo Ziganda, Iñaki Ainciburu eta Albina Stardust. Entzierroen emozio guztia telebistaz jarraitu ahal izango da, goizero, zuzenean, ETB1en.

  

Kirol emanaldiak ETB1en eta eitb.eus-en

Ohi bezala, ETB1ek San Fermin Torneoaren finala eskainiko du, zuzenean, Iruñeko Labrit pilotalekutik. 11:00etan hasiko da "ETB Kantxa" saioa, Artola-Eskiroz vs Dario-Tolosa partidarekin; ondoren izango da ikusgai Jaka vs Altuna III final handia. Xabier Euzkitzek, Abel Barriolak eta Elena Azpeitiak egingo dute kontakizuna eta, ostiral gauetako hitzorduari jarraituz, berriz ere partidak eskainiko dira, 21:00etatik aurrera, ETB1en.

Pilotarekin batera, txirrindularitza ere izango dugu kirol eskaintzan. Arratsaldero bezala, Frantziako Tourra eskainiko du EITBk, zuzenean, eta zazpigarren etapa jokatuko da, Mont-de-Marsan eta Bordeaux artean. 15:00etatik aurrera jarraitu ahal izango da, zuzenean, Xabier Usabiaga, Fermin Aramendi, Alfonso Arroio eta Pedro Mari Goikoetxearekin, "On Tour" saio berezian.

"Biba Zuek!" – 18:00etan ETB1 eta eitb.eus-en

Igandean ETB1en estreinatuko den "Gastronomadak" saioaz arituko dira ostiral honetan "Biba Zuek!" saioan. Egoitz Txurruka eta Javi Rivero Euskal Herrian zehar ibiliko dira, uda honetan, errezeten bila. Saio bakoitzean Riverok kozinatutako menu bat dastatuko dute hiru bikotek eta, ondoren, menu bera egiten ahaleginduko dira. Bi aurkezleek saioaren nondik norakoak kontatuko dizkiete Maddaleni eta Xabierri.

Aurretik, saioaren lehen orduan, festa giroan murgilduta lan egiten duten gonbidatuak izango dituzte