Itxi

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Prentsa aretoa

Eduki nabarmenak

"Hauteskunde debatea", Nerea Reparazek aurkeztuta, gaur gauean, ETB1en, Euskadi Irratian eta eitb.eus-en

EITB MEDIA

Aitor Esteban (EAJ-PNV), María Luisa García Gurrutxaga (PSE-EE), Mertxe Aizpurua (EH Bildu), Lander Martínez (Sumar) eta Laura Garrido (PP) izango dira bertan.

0:20
Nerea Reparaz kazetaria

Ostirala, 2023ko uztailak 14: Eduki nabarmenak ETB1en, ETB4n, Euskadi Irratian eta eitb.eus-en

 

"Entzierroa" – 07:45ean ETB1en eta eitb.eus-en

Iban Garatek aurkeztutako "Entzierroa" saioan zuzenean jarraitu ahal izango dugu sanferminetako azken entzierroa. Egunero bezala, hainbat gonbidatu eta aditurekin arituko da solasean, eta, horrez gainera, jaien inguruko erreportajeak eskainiko ditu, Anabel Arraiza, Iñigo Ziganda, Iñaki Ainciburu eta Albina Stardust erreportarien eskutik.

Iban Garate

Iban Garate

Kirol emanaldiak ETB1en, ETB4n eta eitb.eus-en

Gaurko kirol eskaintza txirrindularitzarekin abiatuko dugu. Arratsaldero bezala, Frantziako Tourra eskainiko du EITBk; kasu honetan, 13.etapa jokatuko da, Châtillon-sur-Chalaronne eta Grand Colombier artean (138 km). 15:10etik aurrera jarraitu ahal izango da, zuzenean, Fermin Aramendi, Xabier Usabiaga eta Pedro Mari Goikoetxearekin, "On Tour" saio berezian.

Ondoren, San Fermin Torneoaren finala eskainiko da, zuzenean, Iruñeko Labrit pilotalekutik. "ETB Kantxa" saioaren emisioa 17:15ean abiatuko da ETB4n; eta 18:30etik aurrera izango da ikusgai ETB1en. Pilota jaialdia Elezkano II-Martija vs Artola-Aranguren partidarekin abiatuko da. Ondoren iritsiko da Binakako San Fermin Torneoaren final handia, Altuna III-Rezusta eta Larrazabal-Mariezkurrena II pilotarien artean. Xabier Euzkitzek, Mikel Idoatek eta Elena Azpeitiak egingo dute kontakizuna.

"Hauteskunde debatea" – 21:30ean ETB1en, Euskadi Irratian eta eitb.eus-en

Uztailaren 23ko hauteskunde orokorren inguruko debatea, Nerea Reparazek aurkeztuta. Honako hauek hartuko dute parte: Aitor Esteban (EAJ-PNV), María Luisa García Gurrutxaga (PSE-EE), Mertxe Aizpurua (EH Bildu), Lander Martínez (Sumar) eta Laura Garrido (PP). Eztabaida ETB1en, Euskadi Irratian eta eitb.eus-en jarraitu ahalko da.

  

"Gaixoa Ni" – 23:40ean ETB1en eta eitb.eus-en

Urtero bezala, sanferminak agurtzeko ohiko "Gaixoa Ni" ekitaldia zuzenean jarraitu ahal izango da, Iruñetik. Ilaski Serranok aurkeztuta, Martxelo Sotes eta Egoitz Txurruka izango ditu emanaldian lagun.